Bibliako apokrifoak
Bibliako apokrifoak —edo, besterik gabe, apokrifoak (grezierazko ἀπόκρυφος, apokryphos hitzetik; «iluna» esan nahi du)— kristauen Biblia bilduma batzuetan liburu multzo bat dira, Itun Zaharraren eta Itun Berriaren artean edo Itun Berriaren atzetiko eranskin gisa ezarriak.
Hebrear Biblian agertzen ez diren liburuak dira, sasiepigrafoak ere deituak:
- Baruken apokalipsia (K.o. II. mende hasiera)
- Moisesen zeruratzea (arameraz idatzia, grekoz eta latinez kontserbaturiko zatiak, K.o. I. mende hasiera)
- Aristeoren gutuna (Septuagintaren idazketaren elezaharra, K.a. I. mendea)
- Esdrasen III. eta IV. liburuak
- Henoken liburua
- Jubileoen liburuak
- Makabearren III. eta IV. liburuak
- Isaiasen martirioa edo ikuspena (V. mendea)
- Salomonen Salmoak (hebreeraz, K.a. 150 inguruan)
- Hamabi Patriarken Testamentuak (hebreeraz, K.a. 100 inguruan)
Orobat, Deuterokanonikoak deituriko liburuak ez daude Hebreae Biblian eta, oro har, Biblia protestanteetatik at gelditu dira, kanon katolikoak onartuak izanik ere.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bibliako apokrifoak |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.