Bibiana Fernández
Bibiana Manuela Fernández Chica, lehen Bibí Andersen bezala ezagutua, (Tanger, Maroko, 1954ko otsailaren 13a- ) aktore espainiarra da.
Bibiana Fernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tanger eta Málaga, 1954ko otsailaren 13a (70 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, vedettea, telebista aurkezlea eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Bibi Andersen |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Biografia
Tangerren jaio zen 1954ko otsailaren 13an. Mutil jaio zen, Manuel izenarekin, baina gerora emakumea zela adierazi zuen. Haurtzaro eta gaztaroa Malagan bizitzen eman zuen eta ostera Bartzelonara joan zen artista izateko asmotan. 1970eko hamarkadaren erdian, Vicente Arandaren Cambio de sexo filmerako papera lortu zuen eta zinean debutatu zuen.
Musika munduan ere sartu egin zen eta Call me Lady Champagne eta Sálvame abestiekin arrakasta lortu zuen.
1987an TVE1eko La Tarde telesaioa aurkeztu zuen. Ondoren, 1988 eta 1989 artean Sábado noche musikazko telesaioa Carlos Herrerarekin aurkeztu zuen. 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran aktore eta aurkezle lanak aldi berean egin zituen.
2005ean Cuatro telebista kateko Channel Nº4 telesaioan kolaboratzen hasi zen. Gainera, Onda Cero irratiko Radio Estadio kirolezko irratsaioko kolaboratzailea da.
Filmografia
Filmak
Urtea | Filmaren izena | Zuzendaria |
---|---|---|
2004 | Rojo sangre | Christian Molina |
1998 | Atómica | Alfonso Albacete David Menkes |
1996 | Más que amor, frenesí | Alfonso Albacete Miguel Bardem |
1995 | La terraza de Miguel | Simona Benzakein |
1993 | Kika | Pedro Almodovar |
1993 | Acción mutante | Alex de la Iglesia |
1992 | Una estación de paso | Gracia Querejeta |
1991 | Tacones lejanos | Pedro Almodovar |
1988 | Remando al viento | Gonzalo Suarez |
1987 | La ley del deseo | Pedro Almodovar |
1986 | Matador | Pedro Almodovar |
1985 | Sé infiel y no mires con quién | Fernando Trueba |
1985 | Tráiler para amantes de lo prohibido | Pedro Almodovar |
1984 | La noche más hermosa | Manuel Gutierrez Aragon |
1977 | Cambio de sexo | Vicente Aranda |