Biarrizko merkatua
Biarrizko merkatua Lapurdiko Biarritz hirian dagoen merkatu edo azoka bat da. Des Halles karrikan kokatua dago, bi eraikinetan banatuta, lehenbizikoan arrainak saltzen dira eta bigarrenean gainontzeko elikagaiak.
Biarrizko merkatua | |
---|---|
Biarrizko merkatuaren barnealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°28′52″N 1°33′45″W |
Euskal gastronomiako eeta bereziki Ipar Euskal Herriko ohiko jakiak salgai daude. Merkatu koloretsua da, saltzaileek heuren saltokiak Ikurrinaren hiru kolore gorri, zuri eta berdeekin eta Biarritz Olympique hiriko errugbi talde ezagunaren koloreekin apaintzen dituzte.
Ordutegia
Astelehenetik Igandera: goizeko 8:00etatik 13:00etara[1]
Iruditegia
- Baionako xingarra Biarrizko merkatuan salgai.
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.