Biarritzeko kasinoa

Biarritzeko kasinoa Lapurdiko Biarritz hirian dagoen kasino bat da. 1990eko hamarkadan zati batean zaharberritu zuten eta Frantziako Gobernuak 1992an monumentu historiko izendatu zuen[1].

Biarritzeko kasinoa
 Monumentu historikoa
Biarritzeko kasinoaren sarrera.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBiarritz
Koordenatuak43°29′01″N 1°33′34″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1929
Arkitektura
ArkitektoaAlfred Laulhé (en) Itzuli
EstiloaArt Décoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084559
Webgune ofiziala

    Kokalekua

    Biarrizko herriko etxearen parean eta Hôtel du Palais eraikinetik hurbil dago. Herrigunean, Hondartza Handiaren ondoan, kokaturik, joko-gelak eta harrera-lekuz gain, antzerkia eta igerilekua ere baditu.

    Arkitektoa

    Frantzia etorbideko okin baten semea zen Alfred Lamoureu, Laulhé bezala ezaguna, 1879ko martxoaren 14an jaio zen Biarritzen. Baionako lizeoan eskolatu ondoren, Parisko arkitektura eskola berezian ikasi zuen, Laynauden tailerrean. 1900ean graduatu zen. 1903tik 1905era Édouard Niermansekin lan egin zuen Hôtel du Palais berreraikitzen. Enpresa ospetsu honekin izan zuen lankidetzari esker eta obraz arduratu zen kontratistaren alabarekin, Amélie Bourtayrerekin, ezkondu ondoren, sendotu egin zen. Alfred Laulhé 1956an hil zen Biarritzen, Gordiada villan, ondorengorik gabe[2].

    Historia

    1929an eraiki zuten Art déco estiloan, Alfred Laulhé arkitektoa izanik. 1990eko hamarkadan zati batean zaharberritu zuten eta Frantziako Gobernuak 1992an monumentu historiko izendatu zuen[1].

    Nazioarteko Ikus-entzunezko Programen Jaialdiaren egoitzetako bat da.

    Erreferentziak

    1. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Casino municipal de Biarritz. .
    2. Delaunay, Dominique. (1994). Biarritz, le casino : 1929-1994. Norma ISBN 978-2-909283-14-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.