Biarritzeko itsasargia
Biarrizko itsasargia izen bereko udalerriko San Martin lurmuturrean dagoen itsasargia da.
Biarritzeko itsasargia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Ur-masa | Bizkaiko golkoa |
Koordenatuak | 43°29′38″N 1°33′14″W |
Historia eta erabilera | |
Electrification | 1953 |
Automatization | 1980 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 47 () m |
Atalak | maila: 248 |
Itsasargia | |
Altuera fokala | 73 m |
Argiaren irismena | 27 itsas milia |
Argiaren ezaugarriak | Fl(2) W 10s |
Katalogoak |
|
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000072 eta IA64000742 |
Bisitariak urtean | 17.223 |
Historia
1830 eta 1832 artean eraiki zuten, Viennois jauna arkitekto zuzendaria izanik. San Martin lurmuturraren mendebaldean kokatuta, oinarriak arrokan 5 metro sartu zuten (orduan dorrearen makurdura gertagarria saihesteko teknika zela eta). Kono formako dorre zuria duen eraikuntza, goardianoaren gela bakarrik uzten.
Gertuko Itsasargiko kali jokoa baino berrogeita hamar urte lehenago eraikia izan zen, golf-zelaia 1888an eraiki zutelako.
1950ean elektrifikatua, itsasargia 1980an automatizatu zuten guztiz.
Frantziako Gobernuak monumentu historikoen zerrendan kokatu zuen 2009ko azaroaren 6an[1].
Ikuspegia
Solairua eta tontorraren arteko 248 harmailak igo ondoren, ia 80 metroko garaieran daude bisitariak[2]. Hortik ikuspegi ikusgarria dago: behean duen Biarritz, Akitania eta Euskal Herriko kostaldea, edo Pirinioak. Iparraldean Aturriko bokalea; ekialdean Baiona; hegoaldean Hendaia eta Donibane Lohizune eta mendebaldean Bizkaiko golkoa ditu.
Ezaugarriak
Galeria
- Itsasargia
- Hondartzatik ikusita
- Linterna
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Euskal Herriko itsasargiak