Biarritz Olympique

Biarritz Olympique Pays Basque (B.O.P.B.) Biarritzeko (Lapurdi) errugbi kluba da. Aguilera zelaian jokatzen du. Frantziako errugbi txapelketa bost aldiz irabazi eta Europako txapeldun orde birritan izan da. Europa mailako norgehiagokak azken urteotan Donostiako Anoeta estadioan jokatu ohi ditu.

Biarritz Olympique
Izen osoaBiarritz Olympique Pays Basque
B.O.P.B.
Hiria Biarritz
 Lapurdi
 EH
Sorrera1913ko Apirilaren 26a
Kirol zelaiaAguilera zelaia
(Edukiera: 14.000 leku)
PresidenteaFrantzia Jean-Baptiste Aldigé
EntrenatzaileaZeelanda Berria Matthew Clarkin
LigaRugby Pro D2
2022-2311.a
Webguneawww.bo-pb.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Ipar Euskal Herriko errugbi derbian Aviron Bayonnais taldearekin lehiatu ohi da. Serge Blanco klubaren jokalari ezagunenetarikoa izan da, 93 aldiz Frantziako selekzioarekin jokatu zuena.

Kronologia

Hastapenak

Errugbiaren hastapenak aspaldikoak dira Biarritzen izan ere lehenengo taldea 1898an sortu baitzen Amicale des anciens de Jules-Ferry izena zuena. 1913ko apirilaren 24an Biarritz Stade eta Biarritz Sporting Club elkartu eta Biarritz Olympique sortu zen. Hasierako urte horietan Aviron Bayonnais zen Euskal Herriko talde nagusia baina 1930 hamarkadan Biarritzek talde indartsua osatu zuen. 1934 urteko finala bi euskal taldeen artean jokatu zen eta baionarrak 13-8 nagusitu ziren. Hurrengo urtean ordea Biarritz izan zen txapelduna finalean Perpignan garaituz. 1939 artean beste bi final jokatu zituen Perpignanen aurka eta 1939koa irabazi zuen.

Urrezko aroa

Hainbat hamarkada apal izan ondoren 1992an berriz jokatu zuen finala eta galdu egin bazuen ere 2000 hamarkadan etorriko zen bolada onaren aurrekari izan zen.

2002 eta 2006 artean Frantziako hiru txapelketa berri irabazi zituen eta 2006an gainera Heineken Kopako txapeldunordea izan zen. Irlandako Munster taldeak 23-19 irabazi zuen finalean. Aurrez 2004 eta 2005ean finalerdiak jokatu zituen Biarritzek. 2008ko urriaren 4an BOPB-TV telebista kate propioa aurkeztu zuen. Taldearen bolada bikainak 2010 arte iraun zuen, bigarren aldiz Europako Kopako finalera iritsi baitzen, oraingoan Tolosak garaitu zuen 21-19 emaitzarekin. Europako txapelketa hauetan Anoeta estadioan hainbat kanporaketa jokatu zituen arrakasta eta giro itzelarekin. 2012an European Challege Cup irabazi zuen Biarritzek.

Gainbehera

Diru arazoek jokalarien maila bikaina ezin mantentzea ekarri zuen eta 2014an Top14 maila galdu eta Pro D2 mailara jaitsi zen. 2016an Fédérale 1 mailara administratiboki jeitsiaraztekotan izan zen diru arazoen erruz, baina bigarren mailan mantentzea lortu zuen. 2020-21 denboraldian Pro D2-ko finalista izan da. Perpignan taldeak finalean garaitu ondoren Top14 mailako azkenaurrekoaren aurka jokatuko du play-offa, Aviron Bayonnaiseren aurka hain zuzen ere.

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021

Palmaresa

Biarritz Tolosaren aurka.

Azken denboraldiak

Brennus-en ezkutua Biarritzen 2006an
Biarritz Olympique taldearen aldeko ikurrak.
Koxka, taldearen maskota.
Biarritz Olympique-eko jokalariak elastikoan ikurrina daroatela, 2009.
UrteaMailaSailkapenaPuntuakJokatuIrabaziBerdinduGaldu
2004-05 Top 162.a, Frantziako txapeldun96 puntu3020010
2005-06 Top 141.a, Frantziako txapeldun90 puntu261907
2006-07 Top 144.a76 puntu261718
2007-08 Top 146.a66 puntu2613112
2008-09 Top 145.a71 puntu2615011
2009-10 Top 147.a59 puntu2612014
2010-11 Top 145.a72 puntu2615110
2011-12 Top 149.a52 puntu2610214
2012-13 Top 149.a57 puntu2612113
2013-14 Top 1414.a30 puntu265120
2014-15 Pro D27.a77 puntu3017013
2015-16 Pro D28.a64 puntu3014016
2016-17 Pro D25.a81 puntu3018012
2017-18 Pro D26.a80 puntu3017013
2018-19 Pro D28.a74 puntu3015114
2019-20 Pro D26.a59 puntu2312110
2020-21 Pro D23.a, finalista91 puntu301929
2021-22 Top 1414.a24 puntu265021
2022-23 Pro D211.a60 puntu3012216

Europako emaitzak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.