Biarritz-Iparralde aireportua

Biarritz-Iparralde aireportua Biarritz eta Angelu udalerrien artean dagoen aireportua da.

Biarritz-Iparralde
aéroport de Biarritz - Pays Basque
1234567891011121314151617181920212223242526272829
Biarritz Pays Basque Aireportua
Aéroport de Biarritz Parme
IATA: BIQ  ICAO: LFBZ Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAngelu
Koordenatuak43°28′06″N 1°31′24″W
Map
Altitudea74 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1954
Izenaren jatorriaBiarritz
Angelu
Baiona
Euskal Herria
Parme (en) Itzuli
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
09/27Asfalto2.250 m45 m
Zerbitzu hiriaBiarritz
Luzera2.250
Webgune ofiziala

    Ezaugarriak

    Barneko ikuspegia

    1950eko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarritzeko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarritzeko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.

    Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarritzeko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.

    Aireportuaren kudeaketa Syndicat mixte pour l'aménagement et l'exploitation de l'aérodrome de Biarritz-Bayonne-Anglet taldeari dagokio 2007tik. Talde hau Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak, Euskal Hirigune Elkargoak, Pirineo Atlantikoetako departamentuak, Landetako departamentuak eta Donibane Lohitzuneko udaletxeak osatzen dute[1].

    Ezaugarri teknikoak

    Terminalak pista bakarra dauka, 09-27 pistak guztira 2.250 metroko luzera dauka. Terminalaren alboan, aparkaleku bat dago, lehen 30 minutuetan aparkatzea doakoa delarik. Aireportuaren IATA kodea BIQ da, eta ICAO kodea LFBZ.

    Aireportuan dauden hegazkin konpainiak

    Azken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.

    Hegaldiak
    Paris-Orly
    Udan: Marseilla
    Paris-Charles de Gaulle
    Udan: Berlin-Tegel, Lille, Londres-Gatwick, Londres-Luton, Lyon, Niza
    Udan: Basilea/Mulhouse
    Udan: Helsinki
    • Flybe:
    Udan: Birmingham, Southampton
    • IGavion:
    Udan: Châteauroux-Centre
    Lyon, Paris-Charles de Gaulle
    Udan: Geneva, Lille, Niza
    Udan: Madril
    • Luxair:
    Udan: Luxenburgo
    Londres-Stansted, Brusela-Charleroi
    Udan: , Dublin, Stockholm-Skavsta
    Udan: Kopenhage, Stockholm-Arlanda
    Udan: Geneva
    Udan: Marseilla, Estrasburgo

    Estatistikak

    Biarritz-Angelu-Baionako nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2022
    Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[2]
    UrteaBidaiariakUrteaBidaiariak
    2001790.63120091.011.589
    2002778.7672010989.622
    2003799.91420111.032.937
    2004786.37320121.084.200
    2005817.08320131.098.079
    2006865.60120141.064.402
    2007930.88020151.039.346
    20081.028.00620161.135.482

    Hegaldiak bidaiarien arabera

    Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011[3]
    Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
    1 Paris-Orly, Frantzia 544.292 531.139 %2,42 Air France
    2 Paris-Charles de Gaulle, Frantzia 155.642 160.692 %3,24 EasyJet
    3 Lyon, Frantzia 102.182 97.326 %4,75 Air France, EasyJet
    4 Londres-Stansted, Erresuma Batua 94.868 90.663 %4,43 Ryanair
    5 Dublin, Irlanda 35.762 42.745 %19,53 Ryanair

    Hiri garraioa

    Hiriarteko autobusa

    Hiriko autobusa

    Argazkiak

    Ikus, gainera

    • Euskal Herriko aireportuak bidaiarien arabera

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) Martínez Artola, Alberto. «Aeropuertos en Euskal Herria» Auñamendi Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
    2. (Frantsesez) Aireportuaren webgunea. .
    3. http://admin.biarritz.aeroport.fr/images/stats-decembre-2012.pdf Biarrizko aireportuaren webgunea

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Lapurdi
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.