Biafra
Biafra[1], ofizialki Biafrako Errepublika (ingelesez: Republic of Biafra) Nigeriako hego-ekialdean zegoen estatu sezesionista izan zen. Biafran igbo herria bizi zen gehienbat eta 1967ko maiatzaren 30etik 1970eko urtarrilaren 15era iraun zuen. Igbo herriak inguruko beste herriekin arazo ekonomiko, etniko, kultural eta erlijiosoak zituenez independentzia aldarrikatu zuen. Errepublika berria izendatzeko, Biafrako golkoaren izena aukeratu zuten[2]. Aldarrikapen horrek Nigeriako Gerra Zibila edo Nigeriar-Biafrar Gerra eragin zuen.
Biafrako Errepublika Republic of Biafra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1967 – 1970 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Ereserkia Fitxategi:''Land of the Rising Sun'' Goiburua Peace, Unity, Freedom "Bakea, Batasuna, Askatasuna" | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Enugu | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Biafrar libera | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Ingelesa (ofiziala), Igbo, Efik/Annang/Ibibio, Ekoid | ||||||
Historia | |||||||
Independentzia aldarrikatu | 1967ko maiatzaren 30a | ||||||
Nigeriar-Biafrar Gerra | 1970eko urtarrilaren 15a | ||||||
|
Gabonek, Haitik, Boli Kostak, Tanzaniak eta Zambiak baino ez zuten ofizialki herrialde berria aintzatetsi; hala ere, Israel, Frantzia, Portugal, Rhodesia, Hegoafrika eta Vatikanoren laguntza jaso zuen[3].
Chukwuemeka Odumegwu-Ojukwuk independentzia aldarrikatu zuenean, herrialdeak 76.400 km²-ko azalera eta 13 miloi biztanle zituen, erdiak igboak.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- Room, Adrian. (2006). Placenames of the World: Origins and Meanings of the Names for 6,600 Countries, Cities, Territories, Natural Features and Historic Sites. McFarland & Company, 58 or. ISBN 0786422483..
- Nowa Omoigui. Federal Nigerian Army Blunders of the Nigerian Civil War - Part 2. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Nigeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |