Bhutango bandera

Bhutango bandera (dzongkhaz: ཧྥ་རན་ས་ཀྱི་དར་ཆ་) zati bereizgarri bi ditu diagonalean banatuta. Bana-lerroa masta ondoko beheko aldetik banderaren kanpoaldeko goiko aldera doa, bi hiruki eratuz. Goiko hirukia hori kolorekoa da eta behekoa laranja. Aipatutako bana-lerroan zehar dragoi zuri bat dago kanpoaldera begira.

Bhutango bandera
Bhutango bandera
Erabilera
Proportzioa2:3
Erabakia1960
Koloreak
Horia
Laranja
Zuria

Bandera hau XIX. mendetik hona erabiltzen da, aldaketa txiki batzuk jasan dituen arren. Gaur egungo itxura 1960 urtean lortu zuen.

Dragoia, Druk edo Tximistaren dragoia, tibeterazko Bhutanen izena adierazten du: dragoiaren lurraldea (Druk Yul). Bere atxaparretan bitxiak ditu, oparotasunaren seinale. Kolore horiak monarkia adierazten du eta laranjak budismoa. Bhutango bandera laranja era nabarian erabiltzen duen bandera bakarra da eta, Galesko banderarekin batera, dragoia duen bakarra.

Kanpo estekak

Banderak Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.