Bharatiya Janata Alderdia
Bharatiya Janata Alderdia (Bharatiya Janata Party, hindiera eta ingelesezko nahasketan BJP siglekin ezaguna, Indiako Herri Alderdia) Indiako bi alderdi politiko nagusietako bat da 21. mendean, Indiako Kongresu Nazionalarekin batera.[1] Indiako Errepublikako alderdi politiko agintaria izan da 2014az geroztik.[2]
Bharatiya Janata Alderdia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | BJP, பாஜக, బిజెపి, বিজেপি, भाजप, भाजपा eta ભાજપ | |
Mota | alderdi politikoa eta erakundea | |
Herrialdea | India | |
Ideologia | cultural nationalism (en) , Hindu nationalism (en) , Hindutva (en) , Integral humanism (en) , kontserbatismoa eta Eskuindar populismoa | |
Kokapen politikoa | eskuin politiko | |
Jarduera | ||
Kidetza | National Democratic Alliance (en) eta International Democracy Union (en) | |
Kide kopurua | 180.000.000 (2019) | |
Lok Sabha 302 / 545 | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Jagat Prakash Nadda (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | national level Indian political party (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1980 | |
Sortzailea | ||
Sorlekua | Delhi | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
2020ko hamarkada hasieran Indiako alderdi politikorik handiena da, parlamentu nazionalean eta estatuetko legegintzaldietan duen ordezkaritzari dagokionez.
Historia
BJPren jatorria Bharatiya Jana Sangh alderdia da, 1951n Shyama Prasad Mukherjeek sortua[3]. Larrialdi Egoeraren ondoren (1977), Jana Sangh beste alderdi batzuekin bat egin zuen Janata Alderdia osatzeko; Kongresuko Alderdia garaitu zuen alderdia 1977ko hauteskunde orokorrean. Boterean hiru urte eman ondoren, Janata alderdia 1980an desegin zen eta orduan Jana Sangh-eko politikari batzuek BJP eratzeko elkartu ziren. Hasiera batean arrakastarik ez zuen izan, 1984ko hauteskunde orokorretan bi aulki irabazi zituzten bakarrik, baina Ram Janmabhoomi mugimendu hinduistarekin batera hazi zen. Estatu-hauteskundeetan hainbat garaipen lortu ondoren eta hauteskunde nazionaletan emaitzarik onenak lortu ondoren, BJP parlamentuko partidarik handiena bihurtu zen 1996an; hala ere, ez zuen gehiengorik Parlamentuko behe-ganberan, eta 13 egun besterik ez zuen iraun. [4]
1998ko hauteskunde orokorren ondoren, BJP buru zuen koalizioak, Aliantza Demokratiko Nazionala (National Democratic Alliance, NDA) izenekoak gobernua izan zuen urtebetez, Lehen Ministro Atal Bihari Vajpayee izan zelarik. 21. mendean NDA koalizio siglekin agertu da BJP, eta horrekin lortu du Narendra Modi Gujarateko ministro nagusi izandakoak 2014ko hauteskunde orokorretako garaipena, eta ondorengo Indiako buruzagi nagusi bihurtzea. Baina NDAren atzean indar eta sigla nagusia BJP dela argi dago.
Ideologia
BJP eskuineko alderdia da, eta haren politika nazionalismo hinduista izan da historikoki. Ideologia eta antolaketa lotura estuak ditu Rashtriya Swayamsevak Sangh (RSS) mugimendu politiko zaharragoarekin.[5]
BJPren ideologia ofiziala humanismo integrala deritzotena da, Deendayal Upadhyayak 1965ean lehen aldiz formulatua. Baina alderdiaren ageriko konpromisoa Hindutvarekin da, jarrera nazionalista hindu hertsiak islatu ditu historikoki. BJPk kontserbadurismo soziala eta printzipio nazionalistetan oinarritutako kanpo-politika defendatzen ditu. Politika horiekin bereziki Indiako musulmanak alienatzen ditu neurri handi batean BJPk, hala nola, Katxemirako estatus berezia indargabetzea aldarrikatzen duenean, Ram Mandir tenplua Ayodhyan eraikitzea bultzatzean, musulmanen kontrako indarkeria piztu izan duen polemika bat.
Erreferentziak
- «In Numbers: The Rise of BJP and decline of Congress» The Times of India 19 May 2016.
- «Lok Sabha Election results 2019: EC declares results of all 542 seats, BJP wins 303» Zee News 25 May 2019.
- Swain, Pratap Chandra. (2001). Bharatiya Janata Party : profile and performance. A.P.H. Pub. Corp ISBN 81-7648-257-9. PMC 48055851. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
- Guha 2007.
- «Men, machinery and mind of RSS behind BJP's poll power punch» Business Standard 17 March 2019.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Bharatiya Janata Party» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-26 data duen 1068095798 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.