Bezero-zerbitzari
Bezero-zerbitzari eredua edo arkitektura programak eta makinak zatitzeko eta bereizteko modua da, bakoitzak burutzen duen lana eraginkortasun handiagoz eta errazago egiteko asmoz. Arkitektura honetan prozesuaren ahalmena zerbitzariaren eta bezeroen artean banatzen da.
Banatutako programa bateko funtzionaltasunean hiru geruza bereiz daitezke:
- Datu-base maneatzailea (biltegiratze maila )
- Aplikazio edo arau maneatzailea (maila logikoa)
- Erabiltzailearen interfazea (aurkezpen maila)
Arkitektura monolitikoan (trinkoan) ez dago banaketarik, hiru mailak makina berean prozesatzen dira.
Bezeroaren osagaiak
- Interfazea: Erabiltzailearekin elkar eragiteko.
- Atal lokala: Makina lokalean prozesuak egikaritzen ditu. Edozein aplikazio arrunta izan daiteke.
- Atal banatua: Sarearekin elkar eragiten du, zerbitzariaren eskaerak egiteko eta honengandik erantzunak jasotzeko balio du.
Zerbitzariaren osagaiak
- Atal lokala: Erabiltzailearen eskaerak prozesatzeko.
- Atal banatua: Sarearekin elkar eragiten du.
- Bezeroen eskaerak jaso
- Zerbitzariaren atal lokalera pasatu bertan prozesatzeko
- Jaso prozesatutako emaitzak eta bueltan saretik bezeroari erantzuteko prozesuak burutzen ditu.
Komunikazio prozedura
Bezero-zerbitzariren komunikazio prozedura | ||
denbora |
||
0 |
Datuak prestatu |
Eskaerak itxaron |
1 |
Zerbitzua eskatu |
Eskaerak itxaron |
2 |
Erantzuna itxaron |
Eskaera prozesatu |
3 |
Erantzuna itxaron |
Emaitza itzuli |
4 |
Erantzuna prozesatu |
Ikus, Gainera
- Zerbitzari
- Posta zerbitzari
- Datu-base zerbitzari
- FTP zerbitzari
- Web zerbitzari
- Miniordenagailu.
- Aplikazio zerbitzari
- Parez pareko sareak (P2P)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.