Beverly Sills
Beverly Sills, jaiotza-izenez Belle Miriam Silverman, izengoitia Bubbles (Brooklyn, New York, AEB, 1929ko maiatzaren 25a - 2007ko uztailaren 2a) estatubatuar sopranoa izan zen.
Beverly Sills | |||
---|---|---|---|
2002 - 2005 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Brooklyn eta New York, 1929ko maiatzaren 25a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | New York, 2007ko uztailaren 2a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kensico Cemetery (en) Sharon Gardens Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Erasmus Hall High School (en) Professional Children's School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria, autobiografialaria, musikaria eta enpresaburua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Ahots mota | koloratura-sopranoa | ||
Fach | koloratura-sopranoa | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | EMI ABC Records Angel | ||
beverlysillsonline.com | |||
|
Biografia
Brooklyn-en jaioa, 1929ko kraxa edo Depresio Handiaren testuinguruan. Aita Errumaniako etorkina zen, ama ordea Errusiarra. Amak bultzatuta, txikitan irratian hasi zen abesten Rainbow House izeneko saio batean.[1] Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle.
1947an, Filadelfian, Georges Bizet-en Carmen-ekin bel canto-n gora egin zuen New Yorkeko Operan nagusi izan arte.[2] 1955ean New Yorkeko Operara batu zen, Die Fledermaus-eko Rosalindaren paperean egin zuen debuta.[1] 1980. urtetik eta 1989. urterarte New Yorkeko Operaren zuzendaria izan zen. Ondoren, 1994an, Lincoln Center-eko zuzendari izendatu zuten eta 2002an, Metropolitan Operako zuzendaritza, karguan 2005erarte egon zen.[3] Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.
Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna ziren. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu zuen, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin.
Aniztasun funtzionala duten haurrentzako diru-bilketan ibili zen urteetan, izan ere, bere bi semeek ezgaitasunen bat zuten. Muffy gorra zen, eta Peter atzerapen kogniboa zuen.[4]
Metropolitan Opera-k bere izena daraman sari bat sortu zuen, Beverly Saills Saria, eta jaso dutenen artean, Lisette Oropesa, Angela Meade, Michale Fabiano, Jamie Barton eta Nadine Sierra daude.[5]
Argitalpenak
- Beverly: An Autobiography (1987).
Sariak eta Aitortzak
- Operako Diska Onenari Saraia 'Manon' diskagatik.[2]
- 1978an Grammy-a irabazi zuen 'Music of Victor Herbert' diskagatik.[2]
- 1980an, Askatasunaren Domina, Jimmy Carter presidenteak emana.[2]
Irudi Galeria
Ikusi ere
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) Tommasini, Anthony. (2007-07-03). «Beverly Sills, All-American Diva, Is Dead at 78» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- «Beverly Sills, diva de la ópera estadounidense | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Ingelesez) «Murió la genial Beverly Sills» www.laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Fallece de cáncer la soprano norteamericana Beverly Sills» El Diario Vasco 2007-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) Redacción. «La soprano Lisette Oropesa, galardonada con el Beverly Sills Prize 2019 del Metropolitan Opera» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beverly Sills |