Erretina

Erretina edo betsarea begiaren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, konjuntibaren barrualdean, humore beirakara inguratuz. Ikusmena ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. Begi globoa osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; esklerotika eta koroidea dira besteak.

Erretina
Xehetasunak
Honen partebegia
chorioretinal region (en) Itzuli
Konponenteakretinal cell (en) Itzuli
ArtikulazioaKoroidea
Humore beirakara
Hona
drenatzen du
Erretinako zain zentrala
ArteriaErretinako arteria zentral
ZainaErretinako zain zentrala
Identifikadoreak
Latinezretina
MeSHA09.371.729
TAA15.2.04.002
FMA58301
Terminologia anatomikoa

Nerbioz osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina ikus-kirioaren bitartez lotzen da burmuinen ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: makilak eta konoak. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizonari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizona tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.

Erretinari lotutako gaixotasunak

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.