Betolatza

Betolatza Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundia udalerri zaharrean zegoen.

Betolatza
 Euskal Herria
Betolatzako ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°56′N 2°40′W
Garaiera546 metro
Demografia

Demografia

2011n 28 biztanle bakarrik izan arren, XIX. mendearen hasieran 200 zituen.

Geografia

Gasteizetik 13 km iparralderantz, mendien txikien artean eta 546 metroko alturan dago. Bertara ailegatzeko A-240 autobidean, Luku parean, errepidetxo bat hartzen dute.

Historia

Betolatzari buruzko lehenengo aipamenak XI. mendekoak dira, izan ere Donemiliagako goldea agirian Betellogaha zuen izena eta, agiri horretan jasota dagoenez, «duas regas» (bi golde hortz) ematen zizkien San Millán de Yusoko monasterioari eta San Millán de Susoko monasterioari. Ubarrundiako ermandade eta udalerrian izan zen, Arrazua-Ubarrundian sartu arte.

Egungo Jasokundearen parrokia 1964an sagaratu zuten, ia hondaturik zegoen Erdi Aroko eliza ordezkatuz.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6bGasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrateGasteiz
Legutio
Dura

Ekonomia

Herriko jarduera nagusia laborantza (zereal) da.

Kultura

Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dute San Joan Lepogabetuaren omenez.

Betolatzar ezagunak

Ikus, gainera

  • Betolatza (Bilbo)


Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.