Betleem
Betleem[1] (arabieraz: بيت لحم, Bayt Laḥm, euskaraz: «haragiaren etxea»; hebreeraz: בית לחם, Bet léḥem/Bet láḥem, euskaraz: «ogiaren etxea») Jerusalemdik 10 km hegoaldera dagoen hiri palestinarra da.
Judeako mendietan dago, Zisjordanian, eta gaur egun 25.000 biztanle ditu. Munduko kristau komunitate zaharrenetarikoa bertan bizi da, eta historian zehar kristauak izan dira bertako biztanle gehienak, baina gaur egun musulmanek aurrea hartu diete.
Kristauentzat Betleemek esanahi garrantzitsua dauka, bertan jaio baitzen Jesus. Judaismoarentzat ere garrantzitsua da, bertatik gertu baitago Jakob aitalehenaren emazte Rakelen hilobia. Konstantino Handia enperadoreak 330ean eraiki zuen Natibitatearen basilika, Kripta Santua deituriko zulo baten gainean. Tradizioaren arabera, leku horretan bertan jaio zen Jesus. Baliteke hau izatea munduko kristau eliza guztien artean zaharrena.
Klima
Datu klimatikoak (Betleem) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 13 | 16 | 22 | 26 | 28 | 30 | 30 | 28 | 26 | 20 | 14 | 22.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5 | 5 | 7 | 10 | 14 | 17 | 19 | 19 | 17 | 15 | 11 | 7 | 12.2 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12 | 11 | 9 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 7 | 11 | 59 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
Iturria: myweather2.com[2] |
Alkateak
- Mikhail Abu Saadeh – 1876
- Khalil Yaqub – 1880
- Suleiman Jacir – 1884
- Issa Abdullah Marcus – 1888
- Yaqub Khalil Elias – 1892
- Hanna Mansur – 1895–1915
- Salim Issa al-Batarseh – 1916–1917
- Salah Giries Jaqaman – 1917–1921
- Musa Qattan – 1921–1925
- Hanna Ibrahim Miladah – 1926–1928
- Nicoloa Attalah Shain – 1929–1933
- Hanna Issa al-Qawwas – 1936–1946
- Issa Basil Bandak – 1946–1951
- Elias Bandak – 1951–1953
- Afif Salm Batarseh – 1952–53
- Elias Bandak – 1953–1957
- Ayyub Musallam – 1958–1962
- Elias Bandak – 1963–1972
- Elias Freij – 1972–1997
- Hanna Nasser – 1997–2005
- Victor Batarseh 2005–2012[3]
- Vera Baboun – 2012–2017[4]
- Anton Salman – 2017–2022[5]
- Hanna Hanania – 2022 – gaur egun[6]
Kultura
Hezkuntza
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 1997an, Betleemgo 10 urtetik gorako biztanleriaren % 84 gutxi gorabehera alfabetatua zen[7]. 2006an, 135 eskola zeuden Betleemgo Gobernazioan[8].
Betleemgo Unibertsitatea 1973an sortu zen. Hezkuntza-erakunde katolikoa da, erlijio guztietako ikasleei irekia[9].
Kulturguneak eta museoak
1991n sortu zen Palestinako Ondare Zentroa Betleemen dago. Palestinako brodatuak, artea eta folklorea gorde eta sustatzea du helburu[10].
Lau museo daude hirian:
- Natibitatearen Antzokia eta Museoak Jesusen bizitzako etapa esanguratsuak irudikatzen dituzten hiru dimentsioko 31 maketa eskaintzen dizkie bisitariei.
- Badd Giacaman museoa oliba olioaren ekoizpenaren historiari eta prozesuari eskainia dago.
- Baituna al-Talhami museoa Betleemgo kulturari eskainia dago.
- Natibitatearen Nazioarteko Museoa UNESCOk sortu zuen, «kalitate artistiko handia giro iradokitzaile batean» erakusteko[11].
Hiri senidetuak
Betleem ondorengo hiriekin dago senidetuta:[12][13][14]
Hiritar ezagunak
- Evaristo (h. 107), aita santua
- Karimeh Abbud (1893-1940), argazkilaria
- Juan Yarur Lolas (1894-1954), bankaria
- Suleiman Jacir (1908-1992), enpresaburua
- Hanna Nasser (1937-2015), politikaria
- Amin Mahmoud (j. 1940), politikaria
- Jenny Jones (j. 1946), aurkezle eta aktorea
- Nabil Abu Rudeineh (j. 1946), politikaria
- Ibrahim Hazboun (j. 1947), astrologoa
- Hind Khoury (j. 1953), ekonomialaria
- Daoud Kuttab (j. 1955), kazetaria
- Osama Alaysa (j. 1963), idazle eta kazetaria
- Vera Baboun (j. 1964), politikaria
- George Kiraz (j. 1975), ingeniari eta ekintzailea
- Hanan Al Hroub (j. 1972), irakaslea
- Emily Jacir (j.1973), artista
- Chris Bandak (j. 1979), militarra
- Ramzi Aburedwan (j. 1979), musikagilea
- Ashraf Nu'man (j. 1986), futbolaria
- Mary Al-Atrash (j. 1994), igerilaria
- Sabine Hazboun (j. 1994), igerilaria
- Dania Nour (j. 2003), igerilaria
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Myweather2.com. January Climate History for Bethlehem | Local | Israel. .
- (Ingelesez) «Newly elected Bethlehem Mayor Victor Batarseh poses to have his picture taken at his clinic in the West Bank town of Bethlehem» Alamy 2005-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- (Ingelesez) Kuttab, Daoud. «Bethlehem Has New Female Mayor, Yet Same Old Problems» Al-Monitor 2012-12-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- (Ingelesez) Monni, Fabio. «Interview: Anton Salman on the Future of the Israeli-Palestinian Peace Process» Geopolitical Monitor 2018-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- (Ingelesez) «Bethlehem Municipal Council Handover Ceremony at the Town Hall amid a large community presence» Bethlehem Municipality 2022-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- (Ingelesez) «Palestinian Population (10 Years and Over) by Locality, Sex and Educational Attainment» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-11-13) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Ingelesez) «Statistics about General Education in Palestine 2005–2006» Education Minister of the Palestinian National Authority jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-10-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Ingelesez) «Mission and History» Bethlehem University jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-02-07) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Ingelesez) «Objectives» Palestinian Heritage Center jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-11-12) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Ingelesez) «Places to Visit In & Around Bethlehem» Bethlehem Hotel jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-03) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- Senidetasuna Palestinarekin. © 1998-2008 The Britain - Palestine Twinning Network (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- The City of Bethlehem has signed a twinning agreements with the following cities Bethlehem Udalerria.
- ::Bethlehem Udalerria::. www.bethlehem-city.org (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- Jérôme Steffenino, Marguerite Masson. Ville de Grenoble - Coopérations et villes jumelles. Grenoble.fr (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- Milano - Città Gemellate. © 2008 Milango Udalerria (Comune di Milano) (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- Ayuntamiento de Zaragoza. Hermanamientos y Protocolos de Colaboración
- Sacramento Bee