Betizu Kanala
Betizu Kanala Euskaltel eta EITB-k elkarlanean sortu zuten kable bidezko telebista kate bat izan zen (kable bidez soilik emititzen zuena).[1][2]
Betizu Kanala | |
---|---|
Jabea | Euskaltel EITB |
Emisio eremua | EAE |
Hasiera data | 2003ko irailaren 1a |
Amaiera data | 2010eko abenduaren 15a |
Baliagarritasuna | Kablea (soilik) |
Kate senidea(k) | Super Bat Telebista Betizu+2 Kanala ETB 3 |
www.eitb.eus/telebista/etb3 |
Marrazki bizidunak emititzen zituen eta Betizu TB Saioko eduki guztia.
2003 urtean aireratu zen kanala eta Super Bat Telebista (1999-2003) ordezkatu zuen.
Horrez gain, 2008 urtean Betizu+2 Kanala ere sortu zuten Euskaltel eta EITB-k elkarlanean, Betizu Kanalaren kopia, baina 2 orduko atzerapenarekin.
2010ean ETB 3 marrazki bizidunak bakarrik emititzea erabaki zuenean, ETB 3-k Betizu Kanala ordeztu zuen.
Kronologia:
Betizu Kanala eta Betizu Saioa (ETB1 kanala)
Betizu Kanala eta Betizu Saioa ezberdindu behar dira. Garai hartan ez zeuden telebista kanal askorik (ez zen TDT garaia). Beraz, Betizu Kanala kable bidezkoa zen soilik. Ez zeudenez kanal asko, ezin zen Betizu Kanal bat irekian sortu eta eman.
Horregatik modu irekian ematen zena Betizu Saioa zen ETB 1 kanalean. Horrela ez zen behar kanal bakar bat sortzea modu irekian.
Erreferentzia zerrenda
- (Gaztelaniaz) Nieto, Marta. (2004-05-12). «Euskaltel lanza una campaña para captar abonados a la televisión digital» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
- (Gaztelaniaz) País, El. (2001-06-07). «Bertelsmann gestionará la infraestructura de un club infantil del canal vasco ETB» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
- (Ingelesez) EITB admite perder dinero con los canales Superbat y Canal Promo – Gananzia. 2002-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).