Beti mugan (telesaila)
Beti mugan Euskal Telebistak sortutako umorezko telesaila da. Pausoka ekoiztetxeak sortuta eta Jabi Elortegik zuzenduta,[1] 2021ean, bere sei atalak ETB 1ean eman zituzten.
Beti mugan (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Beti mugan |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2021eko uztailaren 15a |
Argumentu nagusia | COVID-19 pandemia Euskal Herriana |
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beti mugan».
Lehenengo atalak ikusmina sortu zuen eta audientzia datu bikaina eskuratu. Hortik aurrera ordea ikusle kuota asko jaitsi zen eta zifra kaskarrak eman zituzten hurrengo atalek. Beraz denboraldi bakar batekin ETBk telesaila bukatutzat ematea erabaki zuen.
Sinopsia
Aldabe herria ixteak gatazkak sorraraziko ditu, eta herritarrak mugan jarri: legeak dioenari jarraitu ala arauak hautsi bizirik irauteko. Buruhausteak izango dituen lehena, alkatea bera. Nekazariak, jubilatuak, eta andre aberatsak: guztiak egongo dira ataka berean, eta irmoki defendatuko ditu norberak bere interesak.[2]
Aktoreak eta pertsonaiak
- Elena Irureta: Jone Miren[3]
- Mikel Laskurain: Manu[3]
- Miren Gaztañaga: Ane[3]
- Xabi 'Jabato' Lopez: Mikel[3]
- Itziar Aizpuru: Mertxe
- Amancay Gaztañaga: Amaia
- Iker Galartza: Asier
- Mikel Ibarguren: Agus
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (batezbestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 6 | 2021eko uztailaren 15a | 2021eko irailaren 2a | %1,7 (%4,6) |
Audientzien eboluzioa (6 atalak)
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Atalak eta audientziak
Atala | Atalaren izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | «Alkatetza» | 2021eko uztailaren 15a | %4,0 (%9,1) | |
2 | «Ama» | 2021eko uztailaren 22a | %0,8 (%2,5) | |
3 | «Dopin» | 2021eko uztailaren 29a | 11.000 ikusle | %2,1 (%5,7) |
4 | «Benidorm» | 2021eko abuztuaren 5a | %1,3 (%3,9) | |
5 | 2021eko abuztuaren 26a | %0,7 (%2,4) | ||
6 | «PCR» | 2021eko irailaren 2a | %1,3 (%4,0) |
Erreferentziak
- «"Beti Mugan" telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en» EiTB 2021/07/15.
- «Umorezko telesail batekin itzuliko da fikzioa ETB1era: 'Beti mugan'» Berria 2021-07-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- (Gaztelaniaz) «Estreno de la serie 'Beti mugan' esta noche en ETB-1 y eitb.eus» Noticias de Gipuzkoa 2021/07/15.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.