Beti Jai pilotalekua

Beti Jai pilotalekua Espainiako Madril hirian dagoen antzinako pilotalekua da. Urteetan abandonatua egon zen arren, zaharberritu berri dute eta bisitarientzat irekita dago.

Beti Jai pilotalekua
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′52″N 3°41′28″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1893 - 1894
Kontserbazio-zaharberritzea2015 - 2019
Inaugurazioa1894ko maiatzaren 29a
JabeaMadrilgo Udala
Erabilerapilotalekua
police station (en) Itzuli
espetxea
Lantegia
Garajea
Arkitektura
ArkitektoaJoaquín Rucoba
EstiloaEklektizismoa
Ondarea
BICARI-51-0007040-00000
Webgune ofiziala

    XIX. mendearen azken hamarkadan altxatu zen eta 1977an Monumentu Nazionalaren izendapena jaso zuen. Erabaki hori 1991ean berretsi zen, Madrilgo udalak emandako babesarekin batera. Babestutako egitura den arren, ezer gutxi egin da eraikina kontserbatzeko.

    2011ko otsailaz geroztik, Interes Kulturaleko Ondare egoera du Madrilgo Erkidegoan[1].

    Historia

    Frontoia 1893an hasi zen eraikitzen 500.000 pezetako aurrekontuarekin. Egituraren diseinua Joaquín Rucobak egin zuen, besteak beste Bilboko udaletxearen eta Málagako zezen-plazaren egilea. XIX. mendearen amaieran Madrilen zabaldutako laugarren pilotalekua izan zen, Jai Alai, Fiesta Alegre eta Euskal Jai pilotalekuen atzetik.

    1894ko apirilaren 29an ireki zuten, eta 1919 arte izan zen zabalik. Espainiako Gerra Zibilean, polizia etxetzat erabili zuten; eta ondoren, diktadura frankistan, musika banden entsegurako aretotzat. XX. mendearen erdialdean, pilotalekua Citroën enpresari saldu zioten, konponketak egiteko lantegitzat erabiltzeko. 1997an Frontón Jai Alai enpresak erosi zuen, pilotalekua berreskuratzeko asmoarekin. Proiektua bertan behera geratu eta pilotalekuak hainbat jabe izan ditu ondoren.

    2011ko otsailaren 9an, kultura ondasun izendatu zuen Madrilgo Erkidegoak.

    Argazki galeria

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.