Bethany Black
Bethany Black (Chorley, Ingalaterra, 1978ko abenduaren 24a) ingeles umorista da. Bere burua Ingalaterrako lehen komediante gotiko, lesbiana eta transexualtzat du. Black ezaguna da umore beltzeko gaiak jorratzeagatik.
Bethany Black | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chorley (en) , 1978ko abenduaren 24a (45 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchester Metropolitan University (en) Parklands High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bakarrizketalaria |
bethanyblack.co.uk | |
Britainia Handiko telesail batean pertsonaia transgenero bat antzezten duen lehen aktore transgeneroa da eta Doctor Who telesaileko lehen aktore trans irekia ere bai[1].
2018an autismoa, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta agorafobia diagnostikatu zizkioten. Urte hartan gai hauek jorratu zituen Edinburgh Fringe jaialdian[2][3].
Filmografia
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2015 | Cucumber | Helen Brears | |
Banana | Atal batean | ||
Doctor Who | 474 | Atal batean: "Sleep No More" | |
2021 | Sorry, I Didn't Know | Bere burua |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Wyatt, Daisy. «Doctor Who casts first transgender actor Bethany Black» Independent 2015-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- (Ingelesez) «Bethany Black: Unwinnable» Chortle (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- (Ingelesez) O'Donoghue, Natalie. «Edinburgh 2018: BWW Q&A- Bethany Black» BroadwayWorld 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.