Beterriko gipuzkera

Beterriko gipuzkera[1] gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena.

Beterriko gipuzkera
     Beterriko gipuzkeran mintzatzen diren udalerriak.
EuskalkiaGipuzkera
Hitz egiten den eremuaTolosaldea eta Donostialdea
Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuaTolosaldeko udalerriak: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Bedaio eta Orendain
Oiartzualdea eta Bidaso Beherea

Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek:

Artikulu honetan, bigarren adiera horretan erabiliko dugu, azpieuskalki honetaz gaur egun dakigunaren arabera sailkapen egokiena delakoan.

Beterriko gipuzkera egiten den eremua

Beterriko hizkera egiten dute Donostialde osoan eta Tolosaldeko erdialde eta iparraldean.

Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuak

Bi aldetan du halako lotura eremua Beterriko gipuzkerak:

  1. Hegoaldean, Tolosaldeko hegoaldean egiten den hizkerak Goierriko azpieuskalkiarekiko lotura egiten du.
  2. Ipar-ekialdean, Oiartzualdeko eta Bidaso Behereko hizkerak iparraldeko goi nafarrerarekiko lotura egiten du; bai eta, neurri txikiagoan, lapurterarekiko lotura ere.

1. Tolosaldeko hegoaldean dauden udalerriek, esan bezala, Goierriko hizkerarekin loturagune egiten dute, hots, bi azpieuskalkien arteko hizkera egiten da han; euskalari batzuek Beterriko gipuzkeratzat sailkatzen dute,[6] eta beste batzuek Goierriko hizkeratzat[7][8] (horretarako arrazoien adibide bat: herri horietako euskaran, ogia hitzaren ahoskera Goierriko hizkerako ogie da zaharren artean, eta ez Beterriko hizkerako ogija).

2. Beste lotura eremuan, Errenteria-Irun bitarte horretan, zenbat eta ekialderago, nabarmenagoak dira nafarreraren ezaugarriak (eta, neurri txikiagoan, lapurterarenak ere); zenbat eta mendebalderago, berriz, areago nabari dira gipuzkerarenak. Eremu horretan, XVI. mende arte, lapurteraren eragina izan zen nagusi; XVI. eta XVII. mendeetan, nafarrerak eragin zuen batez ere; XVIII. mendean eta orduz geroztik, ordea, gipuzkeraren eragina izan da nagusi, eta Beterriko gipuzkeraren gero eta ezaugarri gehiago ditu.[9]

« Laburbilduz, Gipuzkoako gainontzeko hizkeretatik hurbilago azaltzen dira gaurregungo Errenteria-Irun bitartekoak. Gipuzkoarekin batzen dituzten ezaugarriak doaz aurreraka eta Nafarroarekin eta Lapurdirekin batzen zituztenak, aldiz, atzeraka. Gorago esan den bezala, bereizgarri giputz guztiak ere hedatuz doaz —edo dagoeneko hedatu dira— bertara.  »
Koldo Zuazo[9]

Beterriko azpieuskalkiko udalerrien zerrenda

Beste azpieuskalkiekiko lotura egiten duten udalerriak

Udalerri hauetan egiten den euskarak baditu Beterriko gipuzkeraren ezaugarriak, eta beste azpieuskalkiren batenak ere.

Hego Euskal Herriko beste euskara aldaeren gainetiko estatusa

Koldo Zuazok hainbat lekukotasun aipatuz erakutsi duenez,[3][10][11] Beterriko gipuzkera izan da, XVIII. mendetik XX.eraino (biak barne) Hego Euskal Herriko euskaldunen artean eredugarritzat hartu den hizkera, beste euskalki eta azpieuskalkietako hegoaldetar euskaldunek norberaren hizkera gutxiesteraino. Honela laburbiltzen du Zuazok:

« Orain arteko lerroetan argazki modura erakutsi diren lekukotasunek garbi asko erakusten dute gaztelania eta euskararen artean dagoen hierarkiaren antzeko beste bat egon dela eta dagoela Hego Euskal Herriko euskalkien barruan. Beterriko gipuzkera dugu hierarkiaren gainaldean eta gainerako guztiak azpialdean.  »
Koldo Zuazo[11]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 57. arauko azalpenak: «Euskalkia gipuzkera da. Bereizi behar denean erants daiteke Goierriko, Beterriko, etab.»
  2. Ikus Euskal dialektologiaren hastapenak liburuko 41. orrialdeko mapa (Txillardegi eta beste (1987): Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN 84-86644-00-3).
  3. «Hegoaldean, ostera, Beterriko gipuzkera (alegia, Tolosa, Astigarraga, Hernani eta inguruetako hizkera) izan da goi maila hori bereganatu duena.» (Koldo Zuazo (1989): «Euskalkien geroaz», Jazten, 1989, iraila, 1. zenbakia, 31-33. orrialdeak.)
  4. «Emakumeak sagardotegietan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  6. «Gaur egun, behinik behin, Abaltzisketak eta Ikaztegietak egiten dute Goierri eta Tolosaldearen arteko lotura [...]». Koldo Zuazo: Euskalkiak: herriaren lekukoak, Elkar, 2003. 138. orrialdea, Otamotz.com webgunean aipatua.
  7. Ikus Pedro Irizar euskalariak 1970ean eginiko Goierriko hizkeraren mapa (Pedro de Yrizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, «Subdialecto meridional: variedad de Cegama» atala. Otamotz.com webgunetik hartua). Gorriz, Goierriko hizkeraren aldaera bakoitzaren izenaren ondoan, 1970ean zituen hiztunen kopurua ageri da.
  8. Irene Hurtado euskalariak ere Pedro Irizarrek zehaztutako muga hori gaur egungotzat jotzen du: «Goierri eskualde zabala izanik, sartaldea eta sortaldea bereizi ditu filologo bizkaitarrak zenbait elementu aztertzeko. Aldaketa batzuk herriz herri ematen dira eta beste kasu batzuk Goierri osoan ematen dira eta baita Tolosaldean ere. Bi eskualde nagusi horien arteko hizkera-muga Alegia eta Legorreta artean kokatuko litzateke.» (Joxemi Saizar: «Goierri eta Tolosaldeko hizkeren azterketa, liburuan», Argia, 2001-06-24)
  9. Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.
  10. Koldo Zuazo (1987): «Euskaldunek euskalkienganako izan dituzten jarrerez», Julio de Urquijo urtekaria, XXI. zenbakia, 927-950 orrialdeak.
  11. Koldo Zuazo (1993): «Euskalkiak, askatu gabeko korapiloa», Jakin, 76. zenbakia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.