Betalaktamiko
Betalaktamikoak antibiotikoen familia bat dira. Izena bere egitura molekularretik dator: talde honetako antibiotiko guztiek eraztun beta-laktamikoa baitute molekularen erdian. Gaur egun, bost talde handitan banatzen ditugu: penizilinak, zefalosporinak, karbapenemak, monobaktamak eta beta-laktamasaren inhibitzaileak.
Betalaktamiko | |
---|---|
Mota | Bakterio-kontrako eta β-lactam (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 27933 |
MeSH | D000097902 |
KEGG | C03438 |
Penizilinak
Penizilina izan zen multzo honen lehenengo sendagaia, Alexander Flemingek topatutakoa.
- Naturalak: G eta V Penizilinak.
- Penizilinasari erresistenteak: Kloxazilina, Metizilina.
- Aminopenizilinak: Amoxizilina, Anpizilina.
- Karboxi- eta indanil-penizilinak: Tikarzilina.
- Espektro zabaleko penizilinak: Piperazilina.
Zefalosporinak
- Lehen belaunaldikoak: Zefalotina, Zefalexina.
- Bigarren belaunaldikoak: Zefonozid, Zefuroxima, Zefoxitina.
- Hirugarren belaunaldikoak: Zefotaxima, Zeftriaxona, Zefixima.
Karbapenemak
- Imipenem
- Meropenem
Monobaktamak
- Aztreonam
Beta-laktamasaren inhibitzaileak
- Klabulanikoa
- Tazobaktam
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.