Betagarri

Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1993an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean Betagarri lehen diskoa grabatu zuten, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.

Betagarri
Betagarri 2009ko Korrikaren amaiera-ekitaldiko emanaldian, Gasteizen.
Datuak
Musika motaSka
rocka
Instrumentuakgitarra, saxofoia, tronboia, tronpeta, baxua, bateria
Urteak1993 - 2017
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mil A Gritos
Esan Ozenki
Metak
Oihuka
Elkar
Maldito Records
Taldekideak
Iñaki Ortiz de Villalba
Aitor Agirre
David Gabiña
Gontzo
Barney Dinosaurioa
Mikel Sanz
Unai Lobo
Pablo Rodríguez
Iosu Izagirre
Informazio gehigarria
http://www.betagarri.com
MySpace: betagarri Badok: betagarri Spotify: 70Yec2DBawoHMc46uUwhcY iTunes: 80487097 Last fm: Betagarri Musicbrainz: 0aae7e5e-0bee-4225-a5b5-4d183666e219 Songkick: 34471 Discogs: 673582 Allmusic: mn0001373475 Musikasten: betagarri Deezer: 10358 Edit the value on Wikidata

Taldekideak

Taldea

Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.

Araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, "kaña eman" ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da "dantzan ere iraultza egitea". Hala, 1993an Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodríguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. Maketa horren 1.500 ale saldu zituzten gaztetxe eta tabernetan. Gerora, CDan berrargitaratu zuten. Bi urte eman zituzten kontzertuak egiten, eta 1997an Betagarri (Mil A Gritos) kaleratu zuten Soziedad Alkoholika taldeko kideek berriki sortutako diskoetxean. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rock, rap, reggae, patxanga eta rantxerak nahastu zituzten. Korroskada eta Bizkar Hezurra taldeetan ibilitako Benjamin Villabella Triku izan zuten ekoizle, eta ordutik bederatzigarren taldekide bilakatu zen. Lan horri jarraitu zion Arren erro zaharra-k (Mil A Gritos, 1998), Eddy Rodríguez Quilley marrazkilariaren manga komiki batek ilustraturiko diskoa. Euskarazko kantuez gain, frantsesezko eta gaztelaniazko bina abesti grabatu zituzten, horietako bat, Marcos komandanteorde zapatistaren hitzetan oinarritutako "El periodiquerito". Ohiko rock-ska aberatsari hip hopa eta ahots distortsionatuak erantsi zizkioten, eta Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja eta Luis Caminoren kolaborazioak izan zituzten, besteak beste. Disko horretako bateriak Hasier Oleagak grabatu zituen eta urtebetez aritu zen taldearekin.

Diskoetxez aldaturik, 80/00 (Esan Ozenki, 1999) lanarekin arrakasta itzela lortu zuten. 80ko hamarkadako hogei euskal talderen kantuen bertsioez osatutako lanak 15.000 aletik gora saldu zituen. Ordurako, Euskal Herritik kanpo, Katalunian ere, oso harrera beroa jasotzen zuten. Hasier Oleagak taldea utzi eta Iker Uriartek hartu zituen makilak. Jarraian, Freaky festa (Esan Ozenki, 2000) kaleratu zuten. Bertsioak egitearekin asko ikasi zutela aitortu, eta oinarri erritmikoa sendotu egin zuten, eta rockari protagonismo handiagoa eman zioten. Horren ostean, Remix (Metak, 2001) lanean, aurreko diskoko bost kantu aukeratu eta ska, dance, funk eta dub ukitua eman zieten; gainera, artean argitaratu gabe zeuden bi kantu jaso zituzten: Herriak du hitza eta Iraultzeko prest 01 Ikasle Abertzaleak gazte erakundearen 10. urteurreneko kantua. Esportatzeko modukoak ziren taldearen mezua, jarrera eta musika. Horregatik, atzerrian egiten zituzten kontzertuak biderkatzen joan ziren: Alemania eta Suitzara urtero joaten hasi ziren, esaterako.

Horren premian zeudelako, hurrengo lana Arnasa hartu (Metak, 2002) izan zen. Gitarrak eta aldarrikapen testuak areagotu egin zituzten, eta emaitza indartsuagoa eta rockeroagoa bilakatuz, ska eta reggaetik apur bat aldendu ziren. Luis Llachen "L'estaca" grabatu zuten, jatorrizko hizkuntzan. "Hasieran euskaraz egin genuen Gorka Knoren "Agure zaharra" AEKantuz bildumarako, baina Katalunian behartu gintuzten katalanez egitera" (1). Katalunian zuten eta duten harrera itzelaren erakusle, Zuzenena (Metak, 2004) grabatu zuten Gironako Salt herriko La Mirona aretoan. Zuzeneko diskoarekin batera taldearen gaineko dokumental bat kaleratu zuten DVD formatuan. Horren aurretik, Gonzalo Zaldibarrek taldea utzi eta Aitor Agirrek hartu zuen gitarra. Europa ia alderik alde zeharkatzeaz gain, AEBetara eta Japoniara ere jo zuten, eta 2005ean Alemania, Austria eta Herbehereetarako Basque Fire bilduma argitaratu zuen Jaro diskoetxe alemaniarrak, gasteiztarren ibilbidearen laburpena.

Metak diskoetxeak bere jarduera bukatutakoan, Oihuka diskoetxera salto egin zuten, Hamaika gara kaleratzeko (2006). Disko hori egin aurretik, Iosu Izagirrek Pablo Rodriguez ordezkatu zuen baxuan. Ska doinuez gain, rocka, funka, punka eta popa batu zituzten. Eta euskaraz gain, katalanez bi kantu eta gaztelaniazko bat grabatu zituzten. 2007ko erdialdean, Aitor Ruiz de Arbulok taldea utzi zuen, eta gainontzekoek erabaki zuten gitarra bakarrekin jarraitzea, ordezkorik gabe. Urte horretan, gainera, Hego Amerikan bira egin zuten.

2009an Korrika 16-ren kantua, "Ongi etorri lagun!", egin zuen Betagarrik, Jon Maia bertsolariak sortutako hitzak musikatuz, eta urte berean Bizitzari txistuka argitaratu zuen (Elkar). Dantza egiteko baino gehiago, kantatzeko diskoa dela azaldu du taldeak.

2012ko urriaren 24an "Zorion Argiak" izeneko diskoa kaleratu zuen, hamaikagarrena, Elkar argitaletxearen eskutik. Gasteiztarren lan berriak 23 abesti bildu zituen eta okasiorako musikari ezagunen laguntza jaso zuen: Tonino Carotone-k, Garik, Xavi Sarriàk, Iñigo Muguruzak eta El Drogas-ek, besteak beste, lagundu zieten. Diskoko 23 abestiak bi CDtan banatuta zeuden.

Orain arteko azken diskoa zuzeneko bat izan zen bere 20 urteak ospatzeko.

2017ko uztailaren 12an euren webgunean argitaratutako ohar batean jakinarazi zuten uztailaren 28an eman behar dutela azken kontzertua. 2017ko Hatortxu Rock musika-jaialdian izan zen eta 24 urteko ibilaldiari amaiera eman zioten.[1]

Diskografia

Disko bakoitzeko abestiak

Maketa

1994an grabatu zuten Gasteizen. Betagarrik kaleratu eta ekoitzitakoa.

Disko honek 9 abesti ditu:

  1. Makila total + Burdin Hotza
  2. Foie Rap
  3. Gauaren beste aldea
  4. Phonetic punk rock
  5. Muineko enea
  6. Oh bella, internazionalisti!
  7. Soldaduzkarik ez!
  8. Foals road
  9. Conxuro d´a queimada

Betagarri

1997an grabatu zuten Berrizen (Bizkaia) Lorentzo Recordsen. Mil A Gritos Recordsek kaleratu eta B.V.A. "Triku"k ekoitzi zuen.

Disko honek 13 abesti ditu euskara, gaztelania, ingelesa eta portugesez:

  1. Legalize it!
  2. Gaua
  3. XX-Mendeko Izurritea
  4. Skalatu
  5. Grandola, Vila Morena
  6. Ez Dakit Zergatik
  7. Muineko Enea
  8. Until Such Time
  9. Amerika Latina Zutik!
  10. Burdin Hotza
  11. Skizofrenia
  12. Revolution Mix
  13. Pachuca Sonora

Arren Erro Zaharra

Berrizen grabatu zuten, Lorentzo Recordsen. Mil A Gritos Recordsek editatu eta Triku eta Katarainek ekoitzi zuten. Diskoa 1999ko apirilan jarri zuten salgai.

Disko honek 11 abesti ditu:

  1. Boom egin eta krash!!
  2. Segi (gora bakea!)
  3. Arren erro zaharra
  4. Lana (egunez joan eta gauean etorri)
  5. Verde
  6. Soldaduzka
  7. Oh misère
  8. Euskadi antifaxista
  9. Foie Rap
  10. Vente
  11. El Periodiquerito

80/00

Andoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2000ko urrian jarri zuten salgai.

Disko honek 20 abesti ditu:

  1. Baldin Bada
  2. Atzera begira
  3. Biktimak
  4. La chica del Batzoki
  5. Cerebros destruidos
  6. Agur
  7. Eh! txo
  8. Lo egin
  9. Kriston burrundaie
  10. En mi casa
  11. After boltxebike
  12. Euskaraz eta kitto
  13. Hamarkada miresgarria
  14. Hiri gerrilaren dantza
  15. Kuiti
  16. Nire furgoi beltza
  17. Errepide hontan galdurik
  18. Tijuana in blue
  19. Dime tú
  20. Bihotzak sutan

Freaky Festa

Andoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu zuen 2000.urtean eta Trikuk ekoitzi zuen.

Disko honek 12 abesti ditu:

  1. Jabe Izan Arte
  2. Ez Jolastu
  3. Gora Beherak
  4. Nork Esango Dit Nola?
  5. Etorkizun Latza
  6. Freaky Festa
  7. Zure Atzetik
  8. Amets Eroak
  9. Mundu Berria
  10. Jaungoiko Berriak
  11. Beta Band
  12. Gazteri Gorria

Remix

Andoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2001eko urriaren 31n jarri zuten salgai.

Disko honek 7 abesti eta 30:07 minutuko iraupena ditu:

  1. Herriak du hitza
  2. Mundu berria
  3. Zure atzetik
  4. Amets eroak
  5. Etorkizun latza
  6. Iraultzeko prest 2001
  7. Nork esango dit nola

Arnasa Hartu

Andoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2002ko azaroaren 21ean jarri zuten salgai.

Disko honek 12 abesti eta 47:12 minutuko iraupena ditu:

  1. Zure Ingurua
  2. Nora joan ziren?
  3. Gaurko egunak
  4. Hemen erdian
  5. Bere munduan
  6. Gure ohiua
  7. Hankak mahai gainean
  8. Mienten mi amor
  9. Bizitza igaro
  10. Lekeitio's beach
  11. Aldeak
  12. L'estaca

Zuzenena

Salten (Girona), hain zuzen ere Sala La Mironan eskainitako kontzertu batean grabatu zuten. Musika Metakek kaleratu zuen. Diskoa 2004ko azaroaren 18an jarri zuten salgai.

Disko honek CD eta DVD bat du. CDak 17 abesti eta 68:25 minutuko iraupena ditu:

  1. Boom egin eta krash!!
  2. Mienten mi amor
  3. Zure ingurua
  4. Legalize it
  5. Arren erro zaharra
  6. Baldin Bada
  7. Gora beherak
  8. Hankak mahai gainean
  9. Euskadi antifaxista
  10. La chica del Batzoki
  11. Verde
  12. Hemen erdian
  13. Jabe izan arte
  14. Soldaduzka
  15. L'estaca
  16. Skalatu
  17. Revolution mix

Hamaika Gara

Disko honek 14 abesti ditu:

  1. Aske naizela amestu dut
  2. Bidea Gara
  3. Hamaika
  4. Hegan egin dezaket
  5. Euri tanta bakoitzean
  6. Gazteriaren oihua
  7. 1976 martxoak 3
  8. Un poble viu
  9. Don't stop the tour
  10. Zuzen!
  11. Txikia naiz
  12. No hi som tots
  13. Sin ti
  14. Ezfunkytasuna

Bizitzari Txistuka

Disko honek 14 abesti ditu:

  1. Haundiena
  2. Denbora
  3. Badira
  4. Bizitzari Txistuka
  5. Peep Show
  6. Con el sol
  7. Sweet Mary
  8. Irratitik deika
  9. 90 minutu
  10. Jungle
  11. Mingering Mike
  12. Baliteke
  13. Lucio
  14. Lo

Zorion Argiak

Disko honek 23 abesti ditu:

  1. Zorion argiak
  2. Mundu saldua
  3. Igande goiza beti (feat. Tonino Carotone)
  4. Jaio nintzen
  5. Nire bihotza
  6. Joan zinen
  7. Koloreen jabe
  8. Presaka
  9. Izarra barik
  10. Egun alaiak (feat. Francis)
  11. Musika bizi (feat. Juan S.A.)
  12. Haizearen alde
  13. Udazkenarekin batera
  14. Milaka izar berri
  15. Nahi duzunean
  16. Zenbatetan (feat. Virginia de la Casa)
  17. Zatoz
  18. La sombra (feat. El Drogas)
  19. Geroa
  20. Itxura ederra
  21. Lagunak (feat. Pirritx eta Porrotx)
  22. Atzoko egunak (feat. Mikel Urdangarin)
  23. Beti aurrera

20 urte Zuzenean

Disko honek 20 abesti ditu:

  1. Bidea gara
  2. Txikia naiz
  3. Mundu saldua
  4. Irratitik deika
  5. Denbora
  6. Boom egin eta krash!
  7. Mingerin Mike
  8. Sweet Mary
  9. Beti aurrera
  10. Hamaika
  11. Verde
  12. Euri tanta bakoitzean
  13. Hegan egin dezaket
  14. Zure ingurua
  15. Milaka izar berri
  16. Jabe izan arte
  17. Jaio nintzen
  18. Peep Show
  19. Rula
  20. Korrika

Kolaborazioak

  • AEKantuz (2002, Elkar)
  • 18/98+... auzolanean (2006, Gara)
  • Korrika 16 (2006)
  • Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013, Bonberenea Ekintzak)

Erreferentziak

  1. Betagarri. (2017-07-12). Betagarriren azken kontzertua. (Noiz kontsultatua: 2017-07-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.