Bestiario de Don Juan de Austria

Bestiario de Don Juan de Austria, Burgosko Santa María de la Vid monastegian gordeta dagoen eskuizkribua, 1570 inguruan Martin Villaverdek[1] prestatutako bestiarioa da.[2] Physiologus bestiario ospetsuaren bidea jarraituz, egileak Joan Austriakoari eskaini zion liburua.

Bestiario de Don Juan de Austria
Jatorria
Ezaugarriak

Ezaugarriak

Bestiario hau gaztelaniaz ezagutzen den bakarra dugu. Liburuaren ezaugarri nagusia ilustrazioak dira, tematika horretan ziur aski aberatsena eta, halaber, enigmatikoena. Zientzia aldetik ez da oso fidegarria, esaterako landareak ez dira aipatzen. Egia esateko, bere 484 orrialdetan, izaki errealak eta fikziozkoak nahasten ditu, adibidez munstroak. Estilo aldetik grabatuak naif artea izango den estilotik gertu dago.[3]

Atalak

Bestiario hau zazpi ataletan dago antolatuta:[4]

Martin Villaverde

Egilearen inguruan informazio gutxi dago, gehiena liburutik beratik aterata. Horren arabera badakigu Extremadura ezagutu zuela eta Cuacos de Yusten edo inguruan bizi izan zen. Medellín herria ere aipatzen da liburuan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.