Bestea

Bestea (alteritate ere deitzen zaio) filosofia kontinentalaren kontzeptu giltzarria da. Nortasunaren kontrako ideia bat da, eta zerbait kontsideratzeko ideiaren aurrean «beste» zer den aipatzen du, edo horri buruz ari da. Besteak, beti gauza ezberdin gisa hartuta, beste pertsona bat aipatzen du, norbera baino gehiago.

Bestearen ideia

Bestearen definizioa norbera esplikatzen duenaren zati bat da (ikus norbera eta autokontzeptua), beste kultura-fenomeno eta -unitate batzuez gain. Gizarte-zientziek kontzeptua erabili dute ulertzeko zer prozesuren bidez baztertzen dituzten gizarteak eta taldeak gizartean sartzen ez diren «beste» batzuk, edo gizartean mendeko lekua hartzen dutenak. «Bestetaun» kontzeptua ere pertsona baten ulertzearen zati integrala da, gizabanakoak berak hartzen baitu “besteekiko” rola, estigmatizazioarekin edo gaitzespenarekin zerikusirik ez duen erreakzio-prozesu baten parte gisa.

Bestetasun nozioa oso lotuta dago identitate nazionalekin, onartzeko eta bereizteko praktikek mugak eta izaera nazionala eratu edo mantendu baititzakete. Besteak familia eta urrunago dagoena bereizten laguntzen du, egiantzekotasuna duenaren eta zalantzazkoaren artean. Sarritan, talde baten demonizazioa eta deshumanizazioa eskatzen du; talde horrek, zibilizazio-arrazoiak argudiatuz, beheragoko talde horren ustiapena justifikatzen saiatzen da.

Ideiaren historia

Hegel filosofo alemaniarra lehenengoetakoa izan zen bestearen ideia autoezagutzaren zati gisa sartzen, oraindik kontzientziarik ez duen gizonaz ari baita; honela idatzi zuen: «Kontzientzia bakoitzak bestearen heriotza du helburu». Hau da, zure eta bestearen artean desberdintasunak hautematen direnean, alienazio-sentimendu bat sortzen da, sintesiaren bidez konpontzen saiatzen dena. Soluzioa Hegel-en parabola famatuan islatzen da, nagusiaren eta morroiaren dialektikakoan. Zuzeneko aurrekari gisa, Fichte dugu.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Simone de Beauvoirren ikuspegia azaltzen duen bideoa.

Husserl-ek ideia hori erabili zuen intersubjektibotasunaren ideiaren oinarri gisa. Sartrek L´être et le néant liburuan ere erabiltzen du dialektika hori, beste pertsona baten agerpenak mundua nola aldatzen duen deskribatzen duenean eta haren inguruan biraka dabilela dirudienean. Hala ere, Sartrek ez zuen arazo hori konpondu nahi, sentimendu edo fenomeno bat zela eta ez mehatxu erradikala. Simone de Beauvoir-ek Sartreren antzera erabili zuen bestea Bigarren sexua liburuan; hain zuzen, Hegelen nagusiaren eta esklaboaren dialektika erabiltzen du, alderdi askotan, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren analogia gisa.

Jacques Lacan psikoanalista frantsesak eta Emmanuel Lévinas filosofo frantsesak guztiz bestelako esanahia eman zioten Besteari. Lacanek ordena sinbolikoarekin eta hizkuntzarekin lotu zuen bestea. Lévinasek testu sakratuetako Jainko tradizionalarekin lotu zuen, eta «Beste infinitu bat» deitu zion.

Freud-ek NI ez den ororen zentzuan hitz egiten du besteaz; esate baterako, "kanpoaldea" aipatzen du, pertsona bera ez den guztia dela, hau da, bestea, amari ere ematen dio lehenaren papera, hark ematen baitizkio haurrari bere existentziaren lehen nozioak, lehenengo plazer-iturri gisa sortzen baitu, erantzuteko izen bat ematen dio eta, oro har, moldatzen du. Orduan, ama da lehena.

Etikoki, Lévinasen aburuz, bestea norbera baino handiagoa edo lehenagokoa da. Bestearen presentzia hutsak galderak sorrarazten ditu, bai laguntzen zaionean, bai kasurik egiten zaionean. Kontzeptu hori eta aurrez aurreko topaketaren kontzeptua geroago berrinterpretatu ziren, eta Derridak bestearen presentzia hutsaren ezintasunari buruz zuen ideia aipatu zen (besteak beste, ezberdintasunarekin lehen topaketa hutsa ez den beste zerbait esan dezake), eta horrek arazoak sortu zituen hizkuntzari eta haren irudikapenari dagokienez. Kontzeptua berriro hobetua, Lévinasek «esana eta esandakoaren» arteko aldeari buruz egindako azterketari esker, beti etika lehenetsiz, eta ez metafisika bakarrik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.