Besòs
Besòs Kataluniako erdi-ekialdeko ibai bat da, Bartzelonako probintziakoa. Vallès Oriental eskualdean jaiotzen da, Mogent eta Congost ibaiak elkartzean, eta Sant Adrià de Besòsen itsasoratzen da Mediterraneora, 17,7 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Ibilbide horretan, udalerri hauek zeharkatzen ditu: Parets del Vallès, Montcada i Reixac, Santa Coloma de Gramenet, Bartzelona eta Sant Adrià de Besòs.
![](../I/BCN-RiuBesos-4948.jpg.webp)
Besòs ibaia, Sant Adrià de Besòs herria zeharkatzen.
Historia
Besòsen urak Bartzelonako nekazaritza lurrak ureztatzeko erabili ziren. X. mendean, horretarako eraiki zen Kondearen ubidea; ubide horrek Montcada i Reixacetik Bartzelona hiriraino ekartzen zuen ura, Erdi Aroan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.