Bertizko lorategi botanikoa

Bertizko lorategi botanikoa Bertizko jaurerriko natura parkearen barruan dagoen 4 hektareako lorategi botanikoa. Haritzak eta pagoak dituen natura parkeak 2.040 hektarea ditu Bertizaranako Oieregi auzoan, Bidasotik gertu.[1]

Bertizko lorategi botanikoa
Bertizko Jaurerriko tontorretik ikuspegia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBertizarana
Koordenatuak43°08′22″N 1°36′44″W
Map
Arkitektura

    Ezaugarriak

    Bertara Iruñetik ailegatzeko, N-121-A errepidea hartu behar da, Irungo norabidean. 11 kilometroko mendi-bide zeharkatu ondoren 830 metroko altueran dagoen Aizkolegi jauregira helduko da. Jaurerriak klima epela eta euritsua du (urtero ia 2.000 litro)[2].

    1847an eraiki eta 1905ean zabaldu zuten. 1949an Nafarroako Gobernuari eman zioten eta 1984an parke natural izendatu zuten. Tenientetxea baserrian parkearen Ingurumen Interpretazioko Zentroa dago.

    Landareak

    Lorategi botanikoak mundu osoko 126 espezie ditu. Klima epel eta subtropikalekoak baditu, tartean kameliak, palmondoak, taxodium distichum izeneko altzifrea, araukaria, ginkgoa, likidanbarra, banbu espezie batzuk eta igebelarrak[3][4].

    Ikus gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.