Bertizarana

Bertizarana[3] ([bertis̻aɾana]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Bertizaranak hiru kontzeju ditu (Narbarte —herriburua—, Legasa eta Oieregi), eta bost auzo (Bertiz, Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia).

Bertizarana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bertizaranako mendien ikuspegia
Bertizaranako bandera
Bandera

Bertizaranako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Bertizarana
AlkateaAntonio Erregerena Bera (Bildu)
Posta kodea31793
INE kodea31054
Herritarrabertizarandar
Geografia
Koordenatuak43°08′01″N 1°37′38″W
Azalera39,56 km²
Garaiera134 metro
Distantzia50 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria635 (2023:  36)
alt_left 310 (%48,8)(2019) (%47,6) 302 alt_right
Dentsitatea16,06 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,88
Ugalkortasuna[1] 58,39
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,16 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 72,60 (2018:  %-7,34)

Bertizaranak 602 biztanle zituzten 2014. urtean.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Bertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora.

Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.

Klima

Bertizaraneko Bertizen, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Bertizko Jaurerria

Sakontzeko, irakurri: «Bertizko Jaurerria»

Bertiz antzinako jaurerri bat da. Oihan zabal batek estaltzen du eta 1984tik natura parke izendaturik dago. 2.040 hektareako azalera du, hots, udalerriaren erdia baino gehiago.

Historia

Bertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen XIX. mendearen erdialdera arte.

Demografia

Bertizaraneko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren udalerrian, biztanleriaren %7,85 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007 eta 2010 artean Bertizaranako Elkartaldea (BE) herri ekimeneko Andrés Etxenike Iriarte izan zen alkatea. 2007ko udal hauteskundeetan BEk 203 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bertizarana Baik 102 boto eta 2 zinegotzi erdietsi zituen eta Eusko Abertzale Ekintzak 70 boto eta zinegotzi bat. Boto zuriak hamar izan ziren (%2,60), eta baliogabeko botoak hamabi (%3,02). Abstentzioa %29,98koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa lortu zuen eta Antonio Erregerena Berak eskuratu zuen alkatetza[5].

Bertizaranako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Bildu2034
Bertizaranako Elkartaldea1373

Udaletxea

Bertizaranako udaletxea Narbarten dago, eta inguruko eraikinen ezaugarri berak dituen harrizko eraikina da. Udaletxearen atariaren gainean Bertizaranako armarria dago. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Frontoiaren plaza, 11 (Narbarte)

Alkateak

2007-2011Andrés Etxenike IriarteBertizaranako Elkartaldea
2011-Antonio Erregerena BeraBildu

Bibliografia

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1874-4

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.