Bertan Zoro

Bertan Zoro Euskal Telebista eta Wilfer Produccionesek sortutako umorezko telesail mutua da. 1991 eta 1992 artean eta bi denboralditan,[1] bere 30 minutuko 13 kapituluak eman zituzten ETB 1ean.[2]

Bertan Zoro
Jatorria
Sortzailea(k)Patxi Barko
IzenburuaBertan Zoro
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
Sasoi kopurua2
Atalak13
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Iraupena30 minutu
Grabazio lekua(k)Satrustegi Dorrea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Patxi Barko
Gidoigilea(k)Patxi Barko
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaIñaki Salvador
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data1991ko azaroaren 15a
Amaiera-data1992

IMDB: tt2288367 Filmaffinity: 240869 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak

Donostian eta inguruan grabatu zituzten kanpoaldeak eta barnealde naturalak, batez ere Igeldo mendiaren magalean kokatzen den Satrustegi Dorrean, eritegiaren egoitza dena.

Telesaileko gag elkarrizketarik gabekoak dira. Mutua, aktoreek "guturaltzen" dute hitzak, hala ere, baditu soinua, efektu bereziak, musika originala eta irriak. Antzinako Keystone eta zinema mutuaren moduan, irudia arinagotzen da baina kolore eta gaur egungo teknikak ere erabiltzen dituzte.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Patxi Barko
  • Errealizazioa: Jorge Guerrero
  • Produkzio exekutiboa: William Rubio
  • ETBko produkzioa: Fina Salegi
  • Eszenografia: Satur Idarreta
  • Soinua: Jose Luis Rubio
  • Musika: Iñaki Salvador

Sinopsia

Osakidetzatik kanporatutako sendagileak gaixo mentalentzako eritegi bat irekitzea erabaki du. Horretarako zenbait erizain zitalak eta bere lanbidez ezer ez dakien erizain liraina kontratatu ditu. Bere eritegia mota guztietako pertsonaiek bisitatu dute: babes bila dabilen gangsterrak, basapizti gabeko pizti-hezleak, apaiz irudikorrak, piromano tutudunak, ezkonberriak, gerra bila dabilen militarrak, espekulatzaileak, eta abar.

Aktoreak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.