Berrizko geltokia

Berriz Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

43.168402°N 2.574564°W / 43.168402; -2.574564
Berriz
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Traña    Zaldibar »
« Traña    Zaldibar »
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, 2; 48240
UdalerriaBerriz,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Itxaron gela 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar

Sarbideak

Geltokiak bi sarbide ditu, trenbideen alde banara, biak kaleko kotan. Arkaraz kaleko sarbidearen ingurua aparkalekua da, eta espaloiak zabalera txikiegia du mugikortasun urriko pertsona batek laguntzarik gabe zeharkatu ahal izateko.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Geltoki kalea, 2
  • Arrapala bidezko sarbidea Arkaraz kalea, 2

Geltokia

Geltokia bi bestibuludun eraikin eta bi nasaz hornituta dago. Nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean, Arkaraz kalean, 12 plazadun aparkalekua dago.

2015eko azaroaren 19an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ziren, geltokia EMU-900 eta EMU-950 serieetako tren berriei egokitzeko. Nasak 25 zentimetro inguru igoarazi ziren eta zorua berriztatu zen, tren serie hauek dakartzaten irisgarritasun urriko pertsonentzako arrapalak erabilgarri egiteko. Lanak urte bereko abenduan amaitu ziren.[1]

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[2]

Tarifa-guneen tirabirak

2017ko martxoaren 8an Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren zonakatze berriak aurkeztu zituen, Berriz eta Zaldibarko udalerriei dagokien tarifa-gunea Durangaldetik ezberdinduz, 5. tarifa-gunean sartuta. Horren ondorioz, aipatutako Udalak Partzuergoarekin bildu ziren Durangaldeko zonakatzera bueltarazteko, izan ere, udalerriok Durangorekin dute harremanik handiena, eta zonakatze berriarekin merkeagoa zaie Debara bidaiatzea Durangora baino. Udalerriok 4. tarifa-gunean integratzea eskatu zuten, baina Partzuergoaren arabera, udalerriek gutxienez urte bete itxaron beharko lukete zonakatzea aldatzeko pausoak eman ahal izateko, Bizkaiko Mugikortasun Agintea sortu eta geroko bilerak gauzatu arte.

Udalerriotako alkateek eskatuta, Partzuergoak argitaratu zituen datuak hurrengoak dira: Berriz eta Zaldibarren gehien erabiltzen den garraio publikoa trena da, eta egiten diren bidaietatik %70a Bizkaia du helmuga; %30a, aldiz, Gipuzkoa.[3]

Aurreko urtean ere antzekoa gertatu zen, Eusko Trenbideak sozietateak tarifa-guneak berritu baitzituen, eta Berriz eta Zaldibar Durangaldeko gainontzeko udalerrietatik bereizi zituen. Hainbat bilera egin ondoren, Euskotrenek atzera egin zuen eta udalerriak eskualdeko gainontzeko udalerriekin bateratu zituen berriro ere.

Tirabira horien ondoren, 2017ko maiatzaren 12tik aurrera Berriz eta Zaldibarko udalerriak 4. tarifa-gunera pasa dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.