Beroriketa
Beroriketa euskaraz solaskidea tratatzeko modua da, hiketa ez bezala, aditz alokutiboa eskatzen ez duena. Errespetuzko tratamendua da, berori eta ori adizlagunak erabiltzen dituena eta aditzarekin hirugarren pertsonan komunztadura egiten duena, adibidez "berori etorri da" esaten zaio solaskideari errespetu bereziaz hitz egin nahi bazaio ("zu etorri zara" esango litzateke, eztabadaka).
Ipar Euskal Herrian ez da inoiz erabili; Hego Euskal Herrian, XX. mendearen erdialderaino ohikoa zen apaizei, medikuei, maisu-maistrei, adinekoei eta jende ikasiari hitz egitean; Jainkoari zuzentzeko ere erabili izan da (nahiz eta erabilera zaharrena Jainkoari hika egitea den). XXI. mendean, beroriketak ez du erabilerarik inongo euskalkitako kaleko hizkeran; literaturara mugatuta dago.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat «Beroriketa» artikulutik atera da. Artikulu hark Xabier Alberdi du egile, eta Creative Commons Domeinu Publikoa lizentziarekin argitaratutako Sareko Euskal Gramatikatik (ISBN: 978-84-693-9891-3) hartu dugu.