Beroki

Beroki (latinetik aprīcus) edo soingaineko beste jantzien gainean jartzen den berogarria da. Jantzi luzea da, aldaken azpian behera egiten duena, aurrealdean botoiekin lotzen dena, eta batzuetan gerrikoarekin ere bai [1]. Aurrealdean irekitzen da, mahuka luzeak ditu, eta batzuetan poltsikoak eta kaputxa ere eramaten ditu.

Beroki bat.

Antzinako persiarrek jada erabiltzen zuten jantzi hau.[2]

Historia

Gaur egun daukan erabilera ordez, garai batean jazten zuenaren estatu soziala ezartzeko balio zuen. Modu horretan, antzinako Erromako hiritar libreak togekin biltzen ziren esklaboengandik bereizteko. Erdi Aroan, epaitegietako nobleek bakarrik zeukaten eramateko pribilegioa. XV. mendean, noble guztientzat zabaldu zen pribilegio hori . Geroago, pixkanaka, janzkera herrikoia bihurtu zen. XIX. mendearen hasieran, berokia lebitak eklipsatu zuen, baina mendearen erdialdetik aurrera berriro itzuli zen, bereziki, forma desberdinetan eta zati mugiezinekin. 1893an azalezko lehen berokiak agertu ziren.[1]

Motak

Hainbat motatako berokiak daude, hala nola, Chesterfiel-ak, Balmacaan-a, poloa, Hegaldikoa, marinel erakoak, mandarin erakoak, mantelekoak, gidariarenak eta ulster-koak.[3] Zehazki, Chesterfield berokiak zaldunaren beroki luzea, ohial grisean, neurrira egokituta eta belusezko lepokoa da,

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de abrigo - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. Encarta. .
  3. X. «HISTORIA DE LA MODA - FASHION HISTORY : El abrigo su historia y sus clases.» HISTORIA DE LA MODA - FASHION HISTORY (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.