Bero-kolpe
Bero-kolpea[1] egoera larria, beroa gorputzean pilatzearen ondorioz sortua, tenperatura zentralaren igoera dakarrena. Deshidratazioaren ondorioz, likidorik sartzen ez bada, egoera oso larria edo muturrekoa izatera irits daiteke, bizitza arriskuan jartzeraino.[2]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bero-kolpe | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hipertermia heat stroke (en) |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | T67.0 |
DiseasesDB | 5690 |
MedlinePlus | 000056 |
eMedicine | 000056 |
MeSH | D013474 |
Bero-kolpea oso ohikoa ez den prozesua da, eta bero-bolada baten lehen 24-48 orduetan agertu ohi da, organismoa egokitzapen-prozesua hasteko gai izan aurretik. Oro har, 40 °C-tik gorako ingurumen-tenperaturarekin eta %60tik gorako ingurumen-hezetasunarekin agertzen da. Bi modutan aurkezten da: batetik, bero handiko egunetan ariketa fisiko bizia egiten duten tenperatura altuetara egokitu gabeko gazteen artean nagusi den forma aktiboa, eta, bestetik, gorputz-tenperatura erregulatzeko mekanismoak aldatuta dituzten adinekoen artean nagusi den forma pasiboa.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- {Euskalterm: [Mendizaletasuna Hiztegia] [2015]
- (Gaztelaniaz) Golpe de calor, a propósito de un caso. in: Medicina de Familia. 31 2005eko apirila, 183-186 or..
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |