Bero-dilatazio

Bero-dilatazio edo dilatazio termikoa beroaren eraginez gorputzaren bolumena handitzea da[1]. Substantzia gehienen bolumena handitu egiten da, hau da, substantziak dilatatu egiten dira, tenperatura handitzen zaienean. Eta alderantziz, uzkurtu egiten dira hoztean, txikitu egiten zaie bolumena.

Likidoetan eta, batez ere, gasetan, dilatazioa oso gertaera nabarmena izaten da, baina kontu izan gauza bera gertatzen zaiela solidoei ere, nahiz eta guk ez diogun horri hain erraz antzematen. Solidoen dilatazioagatik, hain zuzen, zabalkuntza-junturak (dilatazio-junturak) izaten dituzte etxeek, errepideek eta zubiek, eguraldi beroa denean ez pitzatzeko.

Dilatazioaren aplikazio praktikoenetako bat termometroa da.

Normalean, materia, berotzen denean, dilatatu egiten da. Bada, hala ere, kasu berezi bat: urarena. Ura, hoztuz gero, izoztu egiten da, eta egoera-aldaketa horretan ura solido bihurtzean sortzen den jelak bolumen handiagoa du hasierako urak baino. hori dela eta, ez da komeni hotz handiko gauetan iturriak erabat ixtea, ur-zirrikitu bat uztea komeni izaten da, jelaren presioaren eraginez hodiak leher ez daitezen.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dilatazio. .

Kanpo estekak

Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.