Bernt Engelmann
Bernt Engelmann (Berlin, Alemania, 1921eko urtarrilaren 20a - Munich, Alemania, 1994ko apirilaren 14a) alemaniar idazlea izan zen.
Bernt Engelmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1921eko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Munich, 1994ko apirilaren 14a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, saiakeragilea, idazlea, itzultzailea, historialaria eta iritzi-kazetaria |
Lantokia(k) | Berlin Rottach-Egern eta Munich |
Enplegatzailea(k) | Spiegel-Verlag (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata |
Biografia
Soldadu izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta erresistentziako kide izan zen. Preso hartu eta kontzentrazio-esparru batera bidali zuten.
Gerra amaitu ondoren, kazetari gisa aritu zen lanean, eta, 1961. urtetik aurrera, literaturan sartu zen buru-belarri. 1977tik 1984ra Alemaniar Idazleen Elkartearen bozeramaile izan zen. Engelmannen lanek lotura zuzena dute Günter Wallraffek landu zuen erreportaje sozialarekin, eta literatura dokumentalaren barruan sartzen dira, beraz. Antihistoriako liburuetan ("Gu morroi", 1974; "Zuzenbidearen eta askatasunaren kontra elkartuta", 1975; "Izan ginena, garena", 1980), Engelmannek une historikoak gaurkotzen ditu, gizarte-talde apalenen ikuspegitik. Lan horietan nahastu egiten ditu fikzioa eta errealitatea, helburu berarekin beti, Alemaniaren alderdi txarrak agertzea. Lan monografikoetan ere (Prusia, 1979; Krupp, 1980) agintarien kontrako kritika zorrotzak egiten ditu.
Historialariek eta literatura-kritikariek kritika gogorrak egin zituzten Engelmannek gertaera historikoak azaltzeko modua zela eta, haien iritziz, edukia bigarren mailara eramaten baitzuen Engelmannek. Azkeneko lanak hauek ditu: "Alemaniari buruzko erreportajea" (1991); "Hotel Bilderberg" (1991); "Funtzionarioak" (1992) eta "Gure Estatua Estatuan" (1992).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernt Engelmann |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.