Bernedo
Bernedo Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdekoa. Gasteizen hego-ekialdean dago, eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia ere. Udalerriko herriburua izen bereko herria da.
Bernedo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Mendialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Bernedo | ||||||||||
Alkatea | Javier Moraza Perez (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.118 | ||||||||||
INE kodea | 01016 | ||||||||||
Herritarra | bernedar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′36″N 2°29′53″W | ||||||||||
Azalera | 130,4 km2 | ||||||||||
Garaiera | 709 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 540 (2023) −20 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4,19 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 4,23 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,56 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 22,73 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,29 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -1,85 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,12 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 16,08 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 6.0 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1182 | ||||||||||
Webgunea | http://www.bernedo.org/ |
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Toloño mendilerrotik iparraldera dagoen lautadatxo garai batean kokatua dago, San Tirso (1.334 m) eta Peña Alta (1.249 m) mendiak udalerriaren hegoaldeko ertzean daude.
Udalerriak Izkiko Natura Parkearen zati handiena osatzen du. Honako mendiek mugatzen dute Bernedo: Kapildui (1.175 m), iparraldean; Muela (1.056 m), hego-ekialdean; San Justi (1.028 m), ekialdean; eta Belabia (970 m), hego-mendebaldean.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Gasteiz, Burgu, Iruraitz-Gauna eta Dulantzi.
- Hegoaldean: Kripan eta Nafarroa Garaiko Lapoblacion; azken horrekin, Bernedoko mendatearen bidez dago lotuta.
- Ekialdean: Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Nafarroa Garaiko Marañon.
- Mendebaldean: Trebiñu.
Historia
1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri den arren,[4] Antso Jakitunak hiribildu-forua 1182an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako gazteluak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak Nafarroako Erresuman barna iraun zuen 1476. urtera arte.
1556an jada Navarrete Bernedori zegokion. Durruma Kanpezu eta Kinta (Urturi barne) 1965ean batu ziren eta Arluzea-Markiz izenpean bilduta zeuden Markiz, Arluzea, Berrozi, Okina, Urarte eta Izartza, aldiz, 1976an. Orduan ezarri zen udalerriak gaur egun daukan lur-eremua.
Banaketa administratiboa
13 herrik osatzen dute Bernedo udalerria:
Politika
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Bernedoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
Alkateak
Hauek izan dira Bernedoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Jose Domaica Presa[5] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Eladio Marañon San Vicente[5] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[5][7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juana Velasco Arroniz[5][8] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juana Velasco Arroniz[5][9][10][11] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ana Villasante Ruiz de Arcaute[5][12][13][14] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ruben Martinez Crespo[5][15][16][17][18][19] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Javier Moraza Perez[20] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 4 linea ditu udalerrian:
|
Kultura
Jaiak
- Corpus Christi eguneko prozesioa Markizen, Baleztarien Prozesioa ere deitua.
- Mendekoste egunean, San Tirsorako erromeria.
Euskara
Euskara XVIII-XIX. mendeetan galdu zen Bernedo inguruan, baina eskualdeko eremu zabal batean gaztelanoak lehenagoko presentzia ere bazuela dirudi.[21] Euskaldunak %16 ziren 2010eko datuetan, eta %6ko etxeko erabilera 2016koetan.
Bernedoko euskararen historia sozialean garrantzia du Euskal Udalekuen presentziak bertan, zeina 1970ko hamarkadan hasi zen, eta 21. mendean ere jarraitzen duen.
Ondasun nabarmenak
Bernedoko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa[22].
Erdi Aroko hirigunea harresiek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, Arabako herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian).
Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.
Ondarearen beste puntu
- Markizko San Joan baseliza erromanikoa, Kultura Ondasun sailkatua.
- Arluzeko San Martin eliza gotikoa, XVI. mendekoa.
- Okongo baseliza, Bernedoko herrigunearen eta Villafríaren artean kokatua.
Iruditegia
- Sarrea atea, Bernedoko harresien parte.
- Bernedoko Ama Birjinaren Natibitatearen eliza.
- Natibitatearen elizako ataria.
- Okongo baseliza.
- Jaietako panpina.
- Bernedoko Sarrea Euskal Udalekua.
Bernedar ezagunak
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Arabarriren Bernedoko harresien plan zuzentzailea
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- «Sáenz, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- (Gaztelaniaz) «El PNV logra en Campezo su quinta presidencia en las Cuadrillas alavesas» El Correo 2007-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- (Gaztelaniaz) «Por orden de la señora alcaldesa» El Correo 2008-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- (Gaztelaniaz) «Localidades condenadas a la incomunicación» Diario de Noticias de Álava 2014-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Gaztelaniaz) «Bernedo acude a San Tirso» Diario de Noticias de Álava 2014-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Gaztelaniaz) «Acusan a la alcaldesa de Bernedo de beneficiarse de las obras de Navarrete» Naiz 2015-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Gaztelaniaz) «Diputación alavesa y Ayuntamiento de Oyón estudian medidas para fomentar el empleo» Europa Press 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «Bernedo y Kuartango, cada vez más cerca» Diario de Noticias de Álava 2016-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «Artolazabal analiza con alcaldesa de Bernedo la atención a mayores» Diario de Noticias de Álava 2017-06-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- «Bernedoko alkateak festa "eskuetatik joan" zitzaiela aitortu du, baina ez du dimititu - Mendialdea» Alea 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bernedo pide perdón: La cena “se nos fue de las manos”» Gasteiz Hoy 2022-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bernedo reconoce su error al participar en la fiesta del sábado» Diario de Noticias de Álava 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «Alcalde de Bernedo: "Cometimos un error humano. Pongo mi cargo a disposición del gobierno municipal"» EITB 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde del PNV en Bernedo pone su cargo a disposición del Ayuntamiento tras participar en una fiesta multitudinaria» Europa Press 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
- «Bernedo» www.euskadi.eus 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- Bernedoko hirigunearen izendapena EHAAn
- «Armentia Ugarte, Nicolás de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- «Alegría Iriarte, Pablo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera
- Angostina
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Mendialdeko kuadrilla
- Arluzea
- Arluzea-Markiz
- Berrozi
- Durruma Kanpezu
- Izartza
- Kinta
- Markiz
- Navarrete
- Okina
- Urarte
- Urturi
- Villafria
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Bernedoko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Bernedo Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Bernedoko harresiei buruzko ikerketa euskonews.com webgunean