Bernardo Recio
Bernardo Recio (Alaejos, Valladolid, 1714 - Erroma, 1791) Espainian jaiotako euskal idazlea izan zen. 1728an Jesusen Lagundian sartu zen. Handik urte batzuetara Oñatira etorri eta euskara ikasi zuen, Larramendiren gramatikari jarraituz, aitortzeko eta hitzaldiak egiteko lain. Kardaberazen irakasle kide izan zen. Filipe V.aren hiletetarako olerki bat idatzi zuen euskaraz (1746):
« | uno de los más genuinos disparates en verso que se hayan escrito en cualquier lengua digno hermano de la elegía del padre Alesón a la muerte de Felipe IV. El padre Recio, hagámoslo constar en su favor, habiendo nacido en 1714 en Alaejos (Valladolid), aprendió en tres meses la lengua vasca gracias al Arte de Larramendi y fue un activo predicador en vascuence como más tarde en quechua por tierras de América | » |
—Mitxelena 1960, 123. or. |
Bernardo Recio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alaejos, 1714 |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Erroma, 1791 (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara kitxua |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Kolonbian ibili zen misiolari, eta hango berri eman zuen Compendiosa relación de la Cristiandad en Quito (1749) izeneko liburuan. Erroman hil zen, erbestean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.