Bernardo Gabiola Lazpita
Bernardo Gabiola Lazpita (Berriz, 1880ko abuztuaren 20a - Madril, 1944ko urtarrilaren 24a) bizkaitar organo-irakasle eta musikagilea izan zen.
Bernardo Gabiola Lazpita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berriz, 1880ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1944ko urtarrilaren 24a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Musika instrumentua | organoa |
Madrilen eta Bruselan egin zituen Musikako ikasketak. Orfeón Durangués deituriko abestaldea sortu zuen 1918. urtean. Sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar ondu zituen obrei esker; Humorística (1908), Errondarijak (1909) eta Himno al árbol dira ezagunenak. Madrilgo Kontserbatorioko Organo Katedra lortu zuen, 1912. urtean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.