Bernardo Biarnokoa

Bernardo Biarnokoa edo Bernardo Foixkoa (?-1381) frantziar jatorriko noble bat izan zen, Medinaceliko konde titulua jaso zuena, eta, hala Medinaceli leinuaren sortzailea izan zena.

Bernardo Biarnokoa
castellan (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBearno, 1350
Heriotza1381 (30/31 urte)
Hobiratze lekuaMonastery of Santa María de Huerta (en) Itzuli
Familia
AitaGaston III.a Foix-Biarnokoa
Ezkontidea(k)Isabel de la Cerda (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFoixko konde-kondesen zerrenda
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Ama ezezagunekoa, Gaston Febus, Foixko XII. kondearen semea izan zen. Hasieran Bernardo Biarnotarra deitua, bere aitak errekonozitu zuen, familiaren abizena erabiltzeko eskubidea emanez, ezkontzaz kanpoko semea zen aldetik, heredentzia orotik kanpo geratu zen arren. Gaztelan borrokatu zuen Henrike II.a Gaztelakoaren zerbitzura honen Petri I.a Gaztelakoaren aurkako borrokan, zerbitzu honengatik Medinaceliko konderria eman ziolarik.

Sevillan ezkondu zen 1370eko irailak 14an Isabel de la Cerda Pérez de Guzmánekin, El Puerto de Santa Maríako Anderea, Fernando de la Cerda Gaztelako infantearen birbiloba eta Guzmán Ona Sánlucarreko I. jaunaren biloba. Ezkontza horretatik Gastón de Bearne y de la Cerda, Medinaceliko II. kondea (1371-1404) eta María de Bearne y de la Cerda (?-1381) jaio ziren.

Santa María de Huertako monasterioan lurperatua dago, Soriako probintzian.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.