Bernardo Alberro
Bernardo Alberro Anabitarte (Astigarraga, 1927ko apirilaren 17a) euskal musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea da. Gaur egun eta aspalditik Ordizian bizi da eta "Ordiziarrak gera" ereserkiaren konposatzailea izateagatik ezaguna da.
Bernardo Alberro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Astigarraga, 1927ko apirilaren 17a (96 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, akordeoi-jotzailea eta poeta |
16 urte zituela lan istripu baten ondorioz ikusmena galdu[1] eta akordeoia jotzeari ekin zion, honela, Donostiako Victoria Eugenia antzokian osptatutako musika txapelketa batera aurkeztu eta bigarren sailkatu zen. Beste hainbat lehiaketara aurkeztu eta postu nabarmenak lortu zituen.
Gipuzkoako irratsaio eta antzoki askotan kantautore gisa emanaldiak eman ditu. Berak konposatutako musikalanen artean "Astigarraga" ereserkia eta "Astigarraga" eta "Ergobia" kalejirak daude. Ordizia, Oñati eta Irungo musika bandek maiz bere musikalanak jo ohi dituzte.
Arabako Zalduondo eta Ulantzi eta Gipuzkoako Olaberriako Udalek omenaldiak egin dizkiote.
2013ko uztailaren 22an, Ordiziako Udalak nahiz Herriak omenaldia egin zion eta Santa Ana Jaietako txupinazoa jaurti zuen.[2]
Erreferentziak
- "...Hamasei urte zituenean, lan-istripu bat zela eta ikusmena galdu zuen eta ondorioz esku soinua ikasteari ekin zion.", Bernardo Alberro, Astigarragako Udala
- El conocido compositor y acordeonista Bernardo Alberro será el encargado de lanzar el txupinazo que dará inicio a las fiestas de Santa Ana. 2013, Ordiziako Udala (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
- Bernardo Alberro, Astigarragako Udala (Gaztelaniaz)
- Homenaje popular a Bernardo Alberro. 2014ko urriaren 9a, Diariovasco.com (Gaztelaniaz)