Bernard de Montfaucon
Bernard de Montfaucon (Soulatgé, 1655eko urtarrilaren 16a - Paris, 1741eko abenduaren 21a) frantziar monje beneditarra izan zen, San Mauro Kongregaziokoa. Paleografia sortu eta Elizako Gurasoen lanak editatu zituen. Arkeologiaren sortzaileetako bat ere izan zen.
Bernard de Montfaucon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soulatgé eta Lengadòc, 1655eko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1741eko abenduaren 21a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Germain-des-Présko abadetxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | palaeographer (en) , teologoa, arkeologoa, monjea, idazlea, historialaria eta arte-historialaria |
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Zazpi urterekin Limouxera bidali zuten bere heziketarako. Frantziako armadan boluntario izan zen 1673ko Frantzia-Herbehereak Gerran. Larri gaixotu zen eta, sendatuz gero, fraide izango zela agindu zuen. 1684an Tolosa Okzitania monasterio beneditarrean sartu zen. Han hebreera, kaldeera, asiriera eta koptoa ikasi zituen.
1687an Saint-Germaine des Présko abadiera iritsi zen Elizako Gurasoen lanen edizioaz arduratzeko. 1708an erabili zuen lehen aldiz paleografia terminoa greziar idazketaren historiari buruzko lan batean. 1719an Luis XV.a Borboikoak konfesore izendatu zuen.
Lanak
- Analecta graeca, sive varia opuscula graeca inedita (Paris, 1688)
- S. Athanasii opera omnia (Paris, 1698)
- Diarium italicum (Paris, 1702)
- Bibliotheca Coisliniana (Paris, 1705)
- Collectio nova patrum graecorum (2 vols., 1706)
- Palaeographia Graeca, sive, De ortu et progressu literarum graecarum (Paris, 1708)
- Bibliotheca Coisliniana olim Segueriana, Paris: Ludovicus Guerin & Carolus Robustel, (Paris, 1715)
- L'antiquité expliquée et representée en figures/Antiquitas explanatione et schematibus illustrata (Bilingual edition, vols. 1-15, Paris, 1719-1724)
- Les monumens de la monarchie françoise (for Henrik IV, vols. 1-5, Paris, 1729–1733)
- Sancti patris nostri Ioannis Chrisostomi opera omnia (Paris, 1718—1738)
- Bibliotheca bibliothecarum manuscriptorum nova (vols. 1-2, Paris, 1739)