Bernard Frize

Bernard Frize (1954, Saint-Mandé, Frantzia) frantziar margolaria da, material ugaritan lan egiten duena eta hainbat teknika erabiltzen dituena.

Bernard Frize
Bizitza
JaiotzaSaint-Mandé, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Paris
bernardfrize.com

Estilo artistikoa

Artista gisa, nagusiki konposizio abstraktuak egiten ditu, baina batez ere sortzeko prozesuan jartzen du arreta. Hau da, mekanika jakin bat entseatu, eta hura sistematikoki errepikatu sorta bat sortzeko, edo kontrakoa ere, sistemarik gabe baina kolore eta material batzuk baliatuz sortzen dena ikusi. Formatu handiak erabiltzen ditu, eta tarteka eskultura ere ekoitzi izan du.

Bere lana prozesu horietara bideratuta dagoenez, askotan konbentzionalak ez diren tresnak, materialak eta besteen laguntza eskatzen du koadro bat osatzeko. Argazkilaritza ere lantzen du, baina ez du bere burua argazkilaritzat: metodo-sistema ia aleatorioak erabiliz tarteka argazkiak egiten ditu, bere sorta jakin batzuk egiteko.

Frizeren erretrospektibo handiena Centre Pompidouk eskaini dio 2019an Parisen[1]. Bere martxante nagusiak dira Paris eta Miamiko Galerie Emmanuel Perrotin, Londresko Simon Lee Gallery eta Vienako Galerie Nächst St. Stephan. Lan eta bizi Paris eta Berlin artean egiten du.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Bernard Frize. Sans repentir | Centre Pompidou» www.centrepompidou.fr (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).

Kanpo-loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.