Bernard Buffet
Bernard Buffet (Paris, 1928ko uztailaren 10a-Tourtour, 1999ko urriaren 4a) frantziar margolari espresionista garaikidea da. Akuarelista, pintore dekoratzailea eta ilustratzailea ere izan zen.[1] Parisen kale batek bere izena du. Ohorezko Legioko ofiziala izan zen.[2]
Bernard Buffet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia eta Paris, 1928ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | Frantziarra |
Heriotza | Tourtour, 1999ko urriaren 4a (71 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Annabel Buffet (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Lycée Carnot (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Eugène Narbonne (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Massy Paris Manosque Nances Aix-en-Provence Tourtour Saint-Tropez Domont Villiers-le-Mahieu Grezia Florentzia Milan Napoli Erroma Venezia Amsterdam Haarlem Leiden Veere Woudsend (en) Zaandam (en) Zaandijk (en) Zoetermeer Pekin San Petersburgo eta New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Comité national de l'estampe (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa paisaia margolaritza izadi hila erretratua |
Biografia
Parisen, Frantzian, jaio zen Buffet. Artea École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en (Arte Ederretako Eskola Nazionala) ikasi zuen, eta Eugène Narbonne margolariaren estudioan lan egin zuen. Bere lagunen artean Maurice Boitel eta Louis Vuillermoz zeuden.
Emmanuel Davidek esklusiban kontratatu zuen, gero Maurice Garnierrek, eta hauek aldizkako erakusketak bermatzen zizkioten. Buffetek pieza erlijiosoak, paisaiak, erretratuak eta natura hil batzuk sortu zituen.
Buffet Annabel Schwob idazle eta abeslariarekin ezkondu zen. Buffeten ikasle bat, Jean Claude Gaugy, Espresionismo linealaren sortzailea izan zen.
Bere buruaz beste egin zuen Tourtourren, Frantziako hegoaldean, 1999ko urriaren 4an. Buffet sufritzen ari zen Parkinson gaixotasunarekin eta ezin zuen lanik egin. Poliziak esan zuen Buffet hil egin zela bere burua plastikozko poltsa batean sartu eta lotu ondoren.[3][4]
Obra batzuk
- 1952 La Passion du Christ
- 1954 Horreur de la Guerre
- 1958 Jeanne d'Arc
- 1961 Portraits d'Annabel
- 1962 La Chapelle de Château l'Arc
- 1965 Les ecorches
- 1967 La corrida
- 1971 Les Folles
- 1977 L'enfer de Dante
- 1978 The French Revolution
- 1989 Vingt mille lieues sous les mers
- 1991 Souvenirs d'Italie
- 1991 New York
- 1992 Les Clowns Musiciens
- 1992 Saint-Petersburg
- 1993 L'Empire ou les plaisirs de la guerre
- 1993 Promenade Provencale
- 1995 Sept peches capitaux
- 1996 Pekin
- 1998 La maison
- 1999 Mes Singes
- 2000 La mort
Eskulturak
Bernard Buffetek brontzezko lau eskultura handi egin zituen. Horietako bik kakalardo bat irudikatzen dute, beste biek tximeleta bat. Bi eskultura daude ikusgai Surugadairako (Japonia) Bernard Buffet Museoaren parkean; beste biak, hasiera batean Tourtourreko Bernard eta Annabel Buffet plazan Plazan jarri ziren, 1986tik 1999ra herri horretan izan zirela erakusteko.
Sariak
Hauek dira jaso zituen batzuk:
- 1947 Udazkeneko Saloiaren partaidea
- 1947 Société des Artistes Indépendants erakundearen partaidea
- 1948 Bernard Lorjourekin batera Kritika Saria
- 1950 Prix Puvis de Chavannes
- 1955 First Prize, Magazine Connaissanceren eskutik
- 1973 Ohorezko Legioaren ofiziala
- 1974 Académie des Beaux-Arts erakundearen partaidea.
Filma
- Étienne Périer zuzendariak Bernard Buffet filma 1956an zuzendu zuen.
Museoa
Kiichiro Okanok (1917-1995) Bernard Buffet Museoa sortu zuen, 1973ko [[[azaroaren 25]]ean inauguratua, Higashinon, Nagaizumiko komunan, Shizuokako prefekturan. 1988an museoaren handitze bat inauguratu zen. Buffeten obrak, bestetik, mundu osoko museo eta erakundeetan aurki daiteke.
Erreferentziak
- https://www.oxfordartonline.com/benezit/display/10.1093/benz/9780199773787.001.0001/acref-9780199773787-e-00028473#acref-9780199773787-e-00028473
- http://museebernardbuffet.com/minibio.html
- https://www.buffetexperts.com/es/buffetbio.html
- https://www.connaissancedesarts.com/arts-expositions/art-moderne/recit-dune-vie-bernard-buffet-1154691/
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez):Bernard Buffet museoa.
- (Gaztelaniaz):Bernard Buffeten biografia.