Bernard-Marie Koltès
Bernard-Marie Koltès (Metz, 1948ko apirilaren 9a - Paris, 1989ko apirilaren 15a) frantses antzerki-idazlea izan zen. Antzerkirako egin zuen lehen lana 1971n prestatu zuen beste lagun batzuekin batera; Les Amertumes (Mingotsak) izenburupean argitaratu zen. Ondoren Théâtre du Quai antzerki-taldea osatu zuen. Shakespeareren Neguko ipuina moldatu zuen antzerkirako. Antzerki-lan aipagarrien artean ditu: Combat de nègre et de chiens (1980), Quai Ouest (1986), Le Retour au désert(1988), La Fuite à cheval très loin de la ville, Roberto Zucco.
Bernard-Marie Koltès | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Metz, 1948ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1989ko apirilaren 15a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Estrasburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta idazlea |
bernardmariekoltes.com | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.