Bernard-Henri Lévy
Bernard-Henri Lévy (Beni Saf, Aljeria, 1948ko azaroaren 5a) filosofoa eta frantsesezko idazlea da. Frantziarra da, nahiz eta jaiotzaz aljeriarra izan.
Bernard-Henri Lévy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beni Saf (en) , 1948ko azaroaren 5a (75 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Isabelle Doutreluigne 1974) Arielle Dombasle (1993ko ekainaren 19a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua Lycée Louis-le-Grand (en) Lycée Pasteur (en) École normale supérieure (1968 - 1971) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Irakaslea(k) | Jacques Derrida Louis Althusser |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, film-zuzendaria, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea, enpresaburua, aktorea, zinema ekoizlea eta argitaratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | André Malraux, Jean-Paul Sartre eta Emmanuel Levinas |
Kidetza | comité de lecture des éditions Grasset (en) |
Mugimendua | New Philosophers (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
bernard-henri-levy.com | |
|
Bizitza
Judu familia aberats bateko semea zen, eta Parisa joan ziren bizitzera gaztetxoa zenean. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, bere benetako zaletasuna, Filosofia, ikasten hasi eta berehala lizentziatu zen; 20 urterekin katedra laguntzaile zen. 1968ko maiatzeko gertaeretan parte hartu ostean, 1971n Bangladesha joan zen Nazioarteko Brigada bateko kide gisa. Gero Frantziako Alderdi Sozialistako kide egin eta 1980an François Mitterranden aholkulari bilakatu zen.
1990ean La Regle de Jeu aldizkariaren zuzendari izendatu zuten; aldizkari horretatik zabaldu zituen komunismoaren aurkako ideiak, ospe handiko pentsalarien lankidetzarekin: Vargas Llosa, Carlos Fuentes, Salman Rushdie, Alexander Zinoviev.
1992an bere lehen antzerki-lana, Le jugement dernier (Azken judizioa), estreinatu zuen Parisen. Urte horretan Sarajevoren heriotzako egun bat dokumentala estreinatu zuen, gero Berlingo Zinemaldian aurkeztu zutena, eta 1994an, berriz, Bosnian parte ez hartzearen politikaren aurkako Bosna! filma aurkeztu zuen Cannesko Zinemaldian. Urte berean argitaratu zuen La pureté dangereuse (Garbitasun arriskutsua), fanatismoaren kontrakoa, erlijiosoa (integrismoa) nahiz laikoa (populismoa) izan. Bere basakeriaren kontrako borrokan, Lévy ezkertiarrek kritikatzen dute eskuindarra delakoan, eta eskuinekoek berriz ezkertiartzat hartzen dute. Nolanahi ere, Lévyren liburuak ia hizkuntza guztietara itzuli dituzte, eta eragin handia izan dute urteotako ideietan. Gatazka-lekuetara bidaia asko egina da.
Artikuluak idazten ditu munduko egunkari nagusietan. 1980an, L'Action internationale contre la faim (Gosearen Aurkako Nazioarteko Ekintza) elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta aurrerago utzi egin zuen.
Lanak
Lévyren idazlan nagusiak:
- La barbarie à visage humain (1977, Giza aurpegia duen basakeria, komunismoaren kontrakoa)
- Oinarri kontua (1982)
- Asiari buruzko iritziak (1985)
- Les derniers jours de Charles Baudelaire (1988, Charles Baudelaireren azken egunak)
- Les aventures de la liberté (1991, Askatasunaren abenturak)
- Les hommes et les femmes (1993, Gizonak eta emakumeak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard-Henri Lévy |
- (Frantsesez) Bernard-Henri Lévyren web-orria