Bermeoko gudua

Bermeoko gudua 1937. urteko apirilaren 30tik maiatzaren 4ra gertatu zen Bermeo inguruan Euzko Gudarostearen eta armada kolpistaren artean. Apirilaren 20tik frontea hautsi eta matxinoek aurrera egin ahala, Elorrio, Eibar, Ondarroa, Gernika eta Markina haien mende erori ondoren izan zen borrokaldia.

Bermeoko gudua
Gerra Zibila
Euskal Herriko frontea
Data1937ko apirilaren 30tik maiatzaren 4ra
LekuaBermeo
 Euskal Herria
Koordenatuak43°25′00″N 2°43′00″W
EmaitzaFrankisten garaipena
Gudulariak
Altxatutakoak
Italiako Erresuma (CTV)
Euzko Gudarostea
Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Emilio Mola jenerala Jose Antonio Agirre

Flechas Negras brigadako 4.000 italiarrak Mundakako itsasadarreko ezkerreko ibaiertzetik zihoazen Bermeorantz. Hara iritsitakoan, mendian ezkutatuta zegoen Meabe batailoiko gudariek eraso egin zieten eta armada frankista bitan zatitu. Bermeora bildutako indar kolpistek errepublikazaleen setioa izan zuten orduan, baina maiatzaren 4an hura hautsi eta finkatu egin zuten herrian hartutako posizioa.


Kronologia

Liburua

"Bermeo y la Guerra Civil. La Batalla del Sollube" Sollubeko batailari buruzko liburua 2007ko urrian aurkeztu zuten.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Francisco Manuel Vargas Alonso , Bermeo y la guerra civil. La Batalla de Sollube (1. ed 2007), Lankidetzan bilduma, Eusko Ikaskuntza, ISBN 978-84-8419-065-3
  • Historia General de la Guerra de Euskadi, IV liburukia (1981), Luis Haranburu-editor eta Naroki ed..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.