Bermeo Kluba

Bermeo Kluba Bermeoko futbol taldea da. 1950ean sortua egun Hirugarren mailan dabil.

Club Bermeo
Ezizena(k)Txo
Sorrera1950eko uztailaren 31 (73 urte)
Futbol zelaiaItxas Gane
Bermeo
edukiera: 3.000 lagun
inaugurazioa: 1951eko martxoaren 25
EntrenatzaileaToño Vadillo
LigaBizkaiko Ohorezko maila
2022-236.a
Webguneahttp://www.bermeofutboltaldea.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bermeoko Futbol Taldearen "Itsas Gane" deituriko futbol zelaiaren sarrera.

Historia

Club Bermeo 1950eko uztailaren 31 sortu zuten, Bermeoko antzinako futbol taldea Lagun Etxea 1936an desagertu zen eta.

1955ean lehendabizikoz eta 1990ean bigarrenez, Hirugarren Mailara igo zuen Bermeoko taldeak Juan Felipe Mintegiren eskuetan eta, 1993an, Bigarren B Mailara ere hark igo zuen; maila horretan zazpi urte eman zituen, eta lehenengo urtean Bermeo Futbol Taldea Bigarren B Mailako errebelazio taldea izan zen Espainian, bi hilabetez Don Balon aldizkariak saritua. Lorpenik handiena 1999an egin zuen, Espainiako futbol ligako bigarren mailara pasatzeko kanporaketak jokatzea lortu baitzuen. 2000. urtean Hirugarren mailara jaitsi zen, eta 2004an lurralde mailan jokatu zuen.

Gerora, Bizkaiko Futbol Federazioaren Ohorezko Mailan (Espainiako futbol ligako hirugarren maila baino beheragoko maila) jokatu zuen 2011-2012 denboraldiraino. Denboraldi horretan, igoerako kanporaketetan lortutako bigarren postuari eta Lemona Kirol Elkartea taldearen desagertzeari esker, Hirugarren mailan jokatzen du.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak.
  • Bigarrena: Zamarra urdina eta praka txuriak.

Futbol Zelaia

Itxas Gane, 3.000 ikusleentzako tokia duena.

Datuak

2023-24 denboraldia barne.

Ibilbidea

Azken denboraldietako emaitzak

Denboraldia # Maila Emaitza
2004-055Bizkaiko Ohorezko maila15.a
2005-065Bizkaiko Ohorezko maila2.a
2006-075Bizkaiko Ohorezko maila6.a
2007-085Bizkaiko Ohorezko maila12.a
2008-095Bizkaiko Ohorezko maila11.a
2009-105Bizkaiko Ohorezko maila3.a
2010-115Bizkaiko Ohorezko maila4.a
2011-125Bizkaiko Ohorezko maila2.a (igo)
2012-134Hirugarren Maila7.a
2013-144Hirugarren Maila17.a
2014-154Hirugarren Maila14.a
2015-164Hirugarren Maila2.a
2016-174Hirugarren Maila6.a
2017-184Hirugarren Maila17.a
2018-194Hirugarren Maila20.a (jaitsi)
2019-205Bizkaiko Ohorezko Maila12.a
2020-215Bizkaiko Ohorezko Maila5.a
2021-226Bizkaiko Ohorezko Maila8.a
2022-236Bizkaiko Ohorezko maila6.a
2023-246Bizkaiko Ohorezko maila

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.