Bermeo

Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerri bat da, Busturialdekoa, 1236an hiribildutzat sortua. 34,12 km2 ditu, eta 2016. urtean 16.709 biztanle zituen.

Bermeo
 Bizkaia, Euskal Herria
Bermeoko portuaren ikuspegi orokorra.
Bermeoko bandera

Bermeoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Bermeo
AlkateaNadia Nemeh (EH Bildu)
Posta kodea48370
INE kodea48017
Herritarrabermeotar
Kokapena
Koordenatuak43°25′15″N 2°43′17″W
Map
Azalera34,12 km²
Garaiera11 metro
Distantzia33 km Bilbora
Demografia
Biztanleria16.878 (2023)
123 (2022)
alt_left 8.511 (%50,4) (%48,9) 8.254 alt_right
Dentsitatea494,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,5
Zahartze tasa[1]% 15,98
Ugalkortasun tasa[1] 37,98
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,23 (2011)
Genero desoreka[1]% -0,97 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 71,11 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 33.6 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 59.35 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1236. urtea
Webguneahttp://www.bermeo.org

Hiribilduak 1476tik 1602ra «Bizkaiko buru» titulua izan zuen, Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez. Hori dela eta, hainbat pribilegio izan zituen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan beste hiribilduen aurrean nagusitasuna zuen. Gainera, erregeak Bizkaira joaten ziren bakoitzean, Santa Eufemia elizan zin egiten zuten, Bermeoren nagusitasunaren erakusgarri.

Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.

Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, portua eta Alde Zaharra.

Herritarrak

Bermeoko herritarrari bermeotar esaten zaio (tokiko euskaran, bermiotar), baita erdara guztietan ere (gaztelaniazko antzinako bermeano, bermeana adjektiboa oso gutxi erabiltzen baita gaur egun).

Geografia

Bermeoko lurraldea Bizkaiko kostaldean kokatzen da, Urdaibaiko itsasadarreko sarreratik oso hurbil, Bizkaiko golkoan. Herriaren lur eremuak 34,12 km²-ko azalera hartzen du eta 11 metroko altuera ofizialean dago. Gainera, Bermeo Busturialdea eskualdeko bi gune nagusietako bat da.

Herri horretako lurretan daude Bizkaiko kostaldeko egitura geografiko garrantzitsuenetariko batzuk, Matxitxako lurmuturra (bertan Matxitxakoko itsasargia dago), Izaro uhartea, Aketx uhartea eta Gaztelugatxe uhartea, besteak beste. Herriak Aritzatxu eta Arriboleta hondartzak ere baditu.

Gaztelugatxe uhartea eta, haren gainean, Doniene baseliza

Orografia

Bermeo lurralde menditsuan kokatzen da, Sollube mendiaren hegalak itsasora ematen duela. Lurra osatzen duten material gogorrek itsasalde guztian 100 metrorainoko itsalabar ugari sortu dituzte, baita itsasoan haitz sakabanatu batzuk ere, Gaztelugatxe, Aketx eta Izaro kasu. Itsasaldeak sakonune txikiak ere badauzka, Bermeoko portua hartzen duena esate baterako, baita irtenuneak ere, Matxitxako lurmuturra adibidez. Barrualdeko paisaia anitza da, aldats handiekin. Tontorrik garrantzitsuenak Sollube (696 m) eta Burgoa (452 m) dira.

Hidrografia

Itsasaldea hurbil egonik eta dauden aldats gogorren ondorioz, udalerri hau zeharkatzen duten errekek ibilbide laburra dute. Erreka aipagarrienak Akaga, Arronategi eta Etxebarria ditugu.

Herriguneak

Udalerriko herriburua Bermeoko herria bera da (itsas mailatik 25 metro gorago), hau da, portu ingurua, bertan bizi baitira biztanle gehienak (% 95).

Mugak

Hauek dira Bermeoren mugakideak:[4]

Ipar-mendebaldea: Bizkaiko golkoa Iparraldea: Bizkaiko golkoa Ipar-ekialdea: Bizkaiko golkoa
Mendebaldea: Bakio Ekialdea: Mundaka
Hego-mendebaldea Mungia eta Meñaka Hegoaldea: Busturia eta Arrieta Hego-ekialdea: Busturia

Klima

Bermeo, kantauriar kostalde osoa bezala, klima ozeanikoaren eragin eremuan dago. Euria urte guztian egiten du, udaberrian eta udazkenean (azaroa eta abendua) ugariago izanik.

Tenperaturak oro har nahiko leunak izaten dira, negu ez hotzegi eta uda epelekin. Ingurunean jasotako tenperatura altuena 42 °C izan da; eta minimoa, aldiz, -8,6 °C. Urte osoko datuak hartuta, eguneko batez besteko tenperatura minimoa 9 °C inguruan ibiltzen da; eta maximoa, aldiz, 20 °C inguruan.

    Datu klimatikoak (Bermeo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.2 14.5 15.9 16.8 20.1 22.6 25.2 25.5 24.4 20.8 16.4 14 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.7 5.1 5.7 7.1 10.1 12.6 14.8 15.2 13.2 10.8 7.6 6 9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Hezetasuna (%) 72 70 70 71 71 72 73 74 73 73 74 73 72
Iturria: Espainiako Meteorologia Agentzia[5]

Historia

Armarria
Bermeoko armarria

Bermeoko armarria herriaren historiaren oinarrizko kontakizunei ezarritako irudikapen alegorikoa da. Sinbologia egokia erabiliz eta heraldikaren arauak betez, herriaren historian jazotako gertakizunik garrantzitsuenak islatzen dira bertan. Hori guztia kontuan izanda berregin da Bermeo uriaren armarria, haren osatze eta antolatze heraldikoa onartzen duen ekainaren 6ko 1373/1968 Dekretuaren sarreran esaten den moduan. Otsoak, bizardun buruak, baleontziak eta balea, testuak... Bermeoko historiaren gertakizunak eta zertzeladak agertzen ditu era enblematikoan: herribildu modura eratu zela, Bizkaiko Buru izan zela, arrantzari lotuta egon dela beti eta gure lurralde historikoko herri guztien artean lehentasuna izan zuela. Udalerriko armarria legez 1968. urtean onartu zen.

[6]

Deskribapena

Urre koloreko atzealdearen gainean ihes egin nahian dabilen balea bat kolore urdin eta zilarrezko itsaso batean, lau arrantzale atzetik dituela eta batelaren aurreko aldean arpoia duen marinela dagoela. Goiburutzat, uri izendatu zuen Lope Diaz II.a Harokoaren familiako sinbolo diren bi otso, eta erdian bizardun buru bat. Armarrian ondoko esaldi hau ageri da: "Stemma Proderi in Primis Bermei".

Balea, batela arraunlariekin eta balea arrantzatzen doan arrantzalea bermeotarrek antzina jarduten zuten lanbidearen erakusgarri dira, hots, balearen arrantzaren erakusgarri. Jarduera horrek XI. mendetik XV. mendera arte iraun zuen gutxi gorabehera.

Otsoak Bizkaiko armarriaren sinbolo eta Haro familiaren adierazpena dira. Izan ere, X. eta XIV. mendeen artean familia horretatik zetozen Bizkaiko Jaurerriko ordezkari nagusi guztiak. Haro familiak fundatu zuen lehen hiribildua dugu Bermeo.

Agure bizardunaren buruak Bermeok Bizkaiko gainerako herrien aurrean izan zuen nagusitasuna adierazten du. Horrela bada, Bizkaiko Batzar Nagusietan Bermeori ordezkatutako beste herri guztien artean lehenengo eserlekua zegokion eta Bermeoko alkateak hitz egiten zuen bakoitzean, gainerako herrietako ordezkariek kapelak eranzten zituzten herri horri zioten errespetuaren erakusgarri.

Armarrian agertzen den esaldiari dagokionez, Stemma Proderi in Primis Bermei, Bermeok duen antzinatasuna erakusten du, izan ere, latin oso zaharrean dago idatzita. Horrek esaldiaren esanahia ulertzeko zailtasunak dakartza. Honako zerbait esan nahi duela uste da: "Lehendabizi aurkezten dena Bermeo" edo "Bermeoko armarria da lehenengoa". Edozelan ere, Bermeok Bizkaiko gainerako herrien artean izan zuen gorentasuna adierazten du esaldi horrek ere.[7]

Historia
Portuko ikuspegia

Bermeori buruzko agiririk zaharrena Eneko Lopez Harokoa Bizkaiko lehen jaunak eta haren emazte Toda andreak Gaztelugatxeko, Bakioko eta Bermeoko etxalde batzuk San Juan de la Peña monasterioari eman zizkiotenekoa da.

Handik urte batzuetara, 1082an, berriro azaldu zen Bermeo izena, Lope Eneko, Bizkaiko bigarren jaunak eta haren emazteak, Tekla andreak, Donemiliaga Kukulako monasterioari eliza eman ziotenean, agiri hartan "Sancti Michaelis Arcangel in Portu de Vermelio" idatzi baitzuten. Agiriok Bermeoren antzinatasuna erakusten digute, baina askoz ere urrunagora joan gintezke.

Lope Diaz II.a Harokoak, Bizkaiko jaunak, eman zion Logroñoko Forua, eta hiribildu izendatu zuen; agiriak datarik ez du, baina badirudi 1236an egin zela. Alfontso Jakintsua erregeak, berriz, Orozko haraneko Untzueta gazteluaren setioan zegoela, 1277ko abuztuaren 12an, aurreko foru hori berretsi egin zuen. Geroago, 1285eko martxoaren 18an, Lope Diaz III.a Harokoak, Bizkaiko zortzigarren jaunak, zabaldu eta hobetu egin zuen foru hori. Jaun Tellok ere zabaldu zuen forua, 1366ko apirilaren 25ean eman zion pribilegioari esker.

Bizkaiko jaun batzuek, artean Gaztelako erregeak ere bazirela, Bermeoko Santa Eufemia elizan sinatu zituzten lege zaharrak edo foruak. Euren artean Fernando Errege Katolikoak, 1476ko uztailaren 31n. Horrexek eman zion Bermeori "Bizkaiko Buru" titulua, egun hartan emandako pribilegioaren bidez. Eta izen bera gorde zuen, legez eta merituz, 1602. urtera arte. Urte hartan, Bilboko eta Bizkaiko beste erakundeetako agintariek eta handikiek ezin zutenez jasan Bermeok zeukan gorentasuna, jarritako auzi luzearen ondorioz, Bizkaiko Buru izaten jarraitzeko ahalmena kendu zioten Bermeori.

Bermeoko portu zaharra.

Baina, Bermeok, zelanbait, beste uri eta elizateekiko lehentasuna edukitzen jarraitu zuen; izan ere, berak zeukan lehenengo botoa eta jarlekua Batzar Nagusietan. Bermeoko prokuradoreek Batzar Nagusietan berba egiten zutenean bertan zeuden guztiek txapela kentzen zuten. Gaur egun, berriz, armarrian den agure-buru bizardunak justizia osoz nabarmentzen eta iraunarazten du Bermeori ostu zioten titulua.

Bermeok garrantzia handia eduki zuen sasoi hartan, eta horren erakusgarri dira Bizkaiko jaunek eman zizkioten pribilegioak eta zerga-salbuespenak. Zoritxarrez, Bermeon izan ziren suteen ondorioz, dokumentu horiek guztiak erre egin ziren, baina, hala ere, dokumentu haien zenbaki zerrendak ondo baino hobeto dakizkigu, baita noiz eman ziren ere. Horrek erakusten du hiribildu honek prestigio handia eta jaunen aldekotasuna zeuzkala.

Bizkaiko bandokideen arteko borrokek erabat asaldatu zuten Bermeoko bizimodua XV. mendean, eta horren aurreko mendeetan jasan zituen suteen eraginez (1297, 1347, 1360 eta 1422. urteetan), lur jota geratu zen udalerria. Ondorioz, Bermeoko bizilagun kopuruak eten barik egin zuen behera. Beste alde batetik, 1300. urtean Bilbo sortu izanak ere handitu egin zuen Bermeoren gainbehera.

Geroago ere izan ziren sute gehiago, eta haietako batek oso-osorik erre zuen hiribildua. Sute horiek atsekabea eta zoritxarra ekarri zuten Bermeora, eta hiribilduaren biziraupena bera ere arriskuan jarri zuten. Jasandako guztia gorabehera, Bermeo bere garrantziari eusteko gai izan zen XVI. mendean ere, horren adibideak hauek izan daitezke: 1527ko apirilaren 7an Kofradiako ordenantzak berretsi zituela Karlos V.ak "zorragatik edo fidantzeagatik ez bada, ez bermeotarrik, ez bertako merkantziarik, ez Bermeora datorren atzerritarrik,ez beraren merkantziarik ez atxilotzeko" pribilegioa berrestea 1546ko martxoaren 10ean Madrilen, eta Paulo IV.a Aita Santuak, 1563ko buldaren bidez, San Frantzisko elizari eman zion jubileua.

Dena dela, esan behar da Bermeok, XVI. mende osoan, eta zoritxar ugari gainditu ostean, "arrantza-merkataritza" jarduera bikoiztu egin zuela eta penintsula osoko ontziteria garrantzitsuena eta handiena eduki zuela, hau da, Bilboko portuarekin zuen betiko borrokari eusteko gai izan zela. XVIII. mendearekin batera heldu zen Bermeora berpizkunde garaia, batez ere, arrantzaren garapenean oinarrituriko berpizkundea izan zen, ordura arte merkataritzarekin garatu zuena. Arrantza jarduerari ekin zion berriro ere eta, ondorioz, kaietako, kaleetako, eraikinetako, erreketako, harri-lubetako... eraikuntza jardun garrantzitsua egin zuten. Horren ondorioz, hirigintza ikaragarri garatu zen eta, horren eraginez, baita bizilagun kopurua handitu ere. Arraina gatzunetan ipintzeko lantegi asko eta asko sortu ziren, baita arrantzarekin zerikusia zeukaten industria eta ontziolak ere. Ontzioletan, era berean, erriberako arotzak eta itsasarotzak asko aritu ziren.

San Joan portalea edo Doniene atea

1872. urte inguruan, Napoleonen inbasioak eta karlistadek eragindako asaldurak gainditu ostean, goraldi ikaragarria izan zuen Bermeok, izan ere, arrain-harrapaketa handiei esker, ekonomiaren egoerak nabarmen egin zuen gora. Horri esker, azpiegitura- eta eraikuntza-obra garrantzitsuak egin ahal izan ziren, baita zerbitzu publikoetan ere, eta horietako asko zutunik daude gaur egun ere. Udaletxearen zaharberritzea, hiltegi zaharra eta Andra Mari eliza, esate baterako, sasoi haietakoak dira. Horri esker, Bizkaiko herririk jendetsuenetan bigarrena eta egoera ekonomiko onenekoa bihurtu zen Bermeo, Bilboren atzetik, jakina.

XX. mendean Bermeok inoiz baino kementsuago ekin zion itsasoari, aurrerapen teknologiko guztiak hartu zituen. Horri esker, loraldi garai ezin hobea bizi izan zuen, eta baxurako arrantzako abangoardian jarraitu zuen bertako flotak.Gaur egun ere alturako flota oso garrantzitsua da eta arrantza-industriarako egitura berealdikoa.

Bermeoko portu bereziak, alde zaharrak, bainurako kala txikiek, arrain fresko aukerakoarekin egindako sukaldaritzak eta negu epel eta uda ez oso beroek Bizkaiko turismo-leku trankil eta erakargarrienetakoa bihurtzen dute Bermeo, arrantzaren tradizioa sakon-sakon erroturik daukan euskal herria.

Ikus gainera

Arrantza tradizioa

Bermeoko armarriak balea harrapatzeko unea adierazten du: sei marinelek eragindako ontzi batetik arpoia botatzen diote. Rondeletek dioenez, Bermeoko etxe asko balea‑hezurren gainean zimendatuta daude.

Herriko arrantza‑tradizioa argi eta garbi ageri da Juan Ruizek —Hitako artzapezak— Erdi Aroan idatzitako Libro del Buen Amor liburuan (1343). Izan ere, otoruntza baten berri ematean, egileak hala dio:

« arenques et besugos vinieron de Bermeo  »
sardinzarrak eta bisiguak, Bermeotik ekarriak

Antzinako garai haietan arrantzaleen, sardina-saltzaileen eta errekardarien San Pedro Kofradia sortu zuten. Kofradia horrek eragin handia izan zuen Bermeoko gizartean, eta herrian bazuten denetik: botikaria, kanpai‑jotzailea, zirujaua, talaiaria, portuko garbitzaileak eta zaintzaileak, egural­dia adierazten zutenak, laino itsutan itsasertza adierazten zutenak, sal­tzaileak, idazkaria, kontulariak eta kontu‑salataria.

Urtero, San Martin egunean, azaroaren 10ean, kofradiako kideei emaitza ekonomikoak jakinarazteko Santa Marina ermitan batzar irekia egiten zuten. Halaber, araudi berriak onesten zituzten, egoki irudituz gero. Batzuetan araudi horiek oso zorrotzak ziren:

« que ningún cofrade ni vecino de Bermeo ni de los que de fuera llegasen a pescar, saliesen a la pesca y sardineo en las fiestas é días santos bajo la pena de 200 maravedís y pérdida de lo pescado  »
kofradiako kiderik, bermeotarrik, eta kanpotik arrantzara etorritakorik ez dadila arrantzara edo arrainak sal­tzera irten jaiegunetan eta egun santuetan, 200 marabediko zigorra eta harrapatutakoa gal­tzea ezarriko baitzaio

Karguak urtebeterako hautatzen zituzten, honelako irizpideak oinarri hartuta:

« se eligiesen personas mareantes experimentadas e sabidas en el arte de navegar y pescar que por ellos sean avisados de los semblantes e tiempo e de los peligros y tempestades e fuera de mar para que les fagan saber e avisar  »
itsasoan nabigatzen eta arrantzan eskarmentua duten pertsonak hautatzea, itsasoko eguraldiaren, arriskuen eta ekaitzen berri emateko

Irizpide horiek talaiariak izendatzeko aintzat hartzen zituzten.

Bermeoko portu zaharra edo kirol-portua

Errege-erregina Katolikoen garaian, Bermeoko portua Bizkaiko itsasertzeko ahal­tsuena omen zen, eta garai hartakoak dira lehenengo moilak. Herriko ontzioletan uretaratutako ontziek portua dragatu behar zuten: sei batel harea atera behar zuten, hain zuzen.

1864an Bermeoko ontzidiak 56 txalupa handi, 39 txalupa txiki, 16 batel handi eta 10 batel txiki zituen. Legatza eta bisigua arrantzatzeko inguruko kala hauetara joan ohi ziren: Kalaberri (Izaroko paraleloan), Rekodo eta Santa Kruz (portutik 9 miliatara) eta Kupide Banku (Matxitxako paraleloan).

Bermeok ez du erraz ahaztuko 1878ko galerna, Kantauri itsasoko 300 arrantzaleren bizitza eten zuena. Ezbehar berriak saihesteko, marinelen kofradiaren estatutuetan agindu zuten neguan itsas zabaleko arrantzan arituko ziren ontziek 42 oin luze eta 8,5 oin zabal izan behar zutela gutxienez, eta ontzi txikiagoak ezin zirela Matxitxako lurmuturretik harantzago joan (alegia, Bizkaiko mapan Iparraldeko muturrean agertzen den puntu horretatik aurrera ezin zutela egin).

Gutxik obeditu zituzten ordenantzak, antza, aurrerapen teknikoek segurtasun handia ematen zutelakoan. 1912ko abuztuaren 13an, ordea, itsasoak Bermeoko 200 arrantzale eraman zituen. 1902an Bermeoko ontzidiak lehen lurrun‑itsasontzia eskuratu zuen. Donostian erosi zuten ontzia eta Lenbizikoa izena jarri zioten.

Gaur egun, ia galdu da Bermeoren gailentasun hura, XVI. mendean Pedro Texeirak Biscaya liburuan honela azaltzen zuena:

« En toda la costa deste Señorío de Biscaia no hay lugar que represente grandeza y autoridad como la Villa de Bermeo, mostrando en su cerca mucha antigüedad. Es toda murada, de altos y fuertes muros guarnecidos con sus torres y almenas.  »
Bizkaiko

Jaurerri honen kostal­de guztian ez dago lekurik, Bermeok adinako handitasuna eta agintea adierazten duenik, eta inguruan duen hesia oso antzinakoa da. Harresia du buelta guztian: orma garai eta sendoak, dorreez eta almenez hornituak.

Barruti antolakuntza

Demiku auzoa
Arana auzoa

Jatorriz Bermeo gaur eguneko alde zaharra zen, baina urteak aurrera joan ahala hiria zabalduz joan da alde garaietara. Prozesu hori 1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadan gauzatu da nagusiki.

Herrigunean hainbat auzo daude.

Herriguneko Zonaldeak

  • Alde Zaharra
  • Erribera
  • San Andres
  • San Martin
  • Tala
  • Kurtzio
  • San Migel
  • "Baratz-Eder" Urbanizazioa (Etxebizitza gunea)
  • Bastarre
  • Torrontero
  • Portu Zaharra
  • Lamera
  • Erreten

Landa auzoak

Hiria 10 landa-auzotan dago banatuta, eta horietako gehienek alkate propioa dute.

Auzoak Garaiera (m) Biztanleria (2007)
Arana 122 m N/D
Artika 26 m 127
Agirre 109 m 78
San Andres 155 m 33
Almika 111 m 79
Arranotegi 340 m 19
San Migel 135 m 76
Demiku 112 m 53
Mañu 330 m 91
San Pelaio 262 m 280

Ekonomia

Bermeo Erdi Aroan hasi zen portu gisa garrantzia hartzen, eta geroztik herriko ekonomia arrantzaren inguruko jardueran oinarritu izan da nagusiki: portua izan da herriko diru-iturri nagusia. Bermeok itsas zabaleko arrantzako ontziteria nabarmena du, eta itsasbazterreko arrantzarako Euskal Herriko ontziteria handiena. San Pedro arrantzaleen kofradia Bizkaian dauden garrantzitsuenetarikoa da, jarduera eta arrain sarrera handiak dituenez.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak egindako inbertsioei esker, bere merkataritza izaera berreskuratu du. Merkataritza kaiak ditu eta 2006tik aurrera, kirol-portua ere badu.

Horrez gain, arrain kontserbagintzan diharduten zenbait enpresa daude: Zallo, Serrats eta Salica dira garrantzitsuenak. Baina industria ez da arrain kontserbagintzan soilik oinarritzen, badaude arrantza sektoreari lotuta diesel motorrak eta ontzientzako gailuak zein energia sortzeko lurreko egiturak egiten dituzten enpresak ere, Wartsila Ibérica esate baterako, zeinen penintsulako egoitza nagusia Bermeon dagoen.

Atzean, Bermeoko portu komertziala

Portuan ez da soilik arrainarekin lan egiten, industria alde bat ere badago, han lehengaiak biltzen dira. Kai horretan ontzien kontsignazio enpresak daude, biltegi handiekin batera.Herrian,berriz, zenbait egur lantegi ere badaude.

Bestalde, DenokInn berrikuntza, ekimena eta negozio berriak garatzeko euskal zentroa aritzen da, berrikuntzaren euskal sistemaren parte dena. Erantzun berritzaile eta aktiboa sustatzen du. Ideiak eta teknologia berriak negozio berri bihurtzea du helburu, hau da, ezagutza merkatura egokitzea.

Beste instalazio aipagarri bat Gaviota gas-plataforma da, Repsol enpresarena eta gaur egun, Enagas enpresak kudeatzen duena. Plataforma horrek, 1986tik 1994ra arte, hamar milioi metro kubo gas natural atera zituen itsaspeko lurretatik. 1995etik aurrera, baina, gas biltegitzat darabilte. Gas biltegi erraldoi hori 106 metroko itsaso geruzaren azpian dago, kareharrizko ingurune batean, 2.100 - 2.700 metro bitarteko sakoneran. Udan gasa sartzen dute, eta neguan kontsumorako ateratzen dute.[8]

Jarduera ekonomikoa

2012an Bermeoko langabezi tasa %14,44koa zen.

Lehen sektorea

Biztanle aktiboen % 31k dihardute sektore honetan. Bermeo Bizkaiko lehen arrantza portua da, eta bigarrena, arrain kantitateari dagokionez. Arrantza sektorearen garrantzia nabarmena da, horretan diharduten 750 arrantzalek gobernatutako 80 ontzi daude. Nekazaritza sektoreari dagokionez, lurralde maldatsua izanik, laborantza lurrek azaleraren % 4,9 soilik hartzen dute (141 Ha). Zelaiek eta larreek, berriz, azaleraren % 34,8 hartzen dute (1.003 Ha), horrek abelburu ugari bazkatzen ditu (1.079 abelburu). Eremu nabarmenena Sollube mendiko maldetan dagoen baso-azalerak hartzen du: 1.494 Ha (% 51,9).

Bigarren sektorea

Industriak eta eraikuntzak biztanleria aktiboaren % 31 hartzen dute. Industria arrantza-sektoreari estuki lotua dago. Arrain kontserbek eta eratorritako produktuek ematen diete lana langile gehienei. Elikagai industria horiez gain, ontziola txikiek, egur lantegiek, motore eta ontzi gaietarako lantegiek eta gas plataformak ere lanpostu asko eskaintzen dute. Landabaso industriagunea herriaren mendebaldeko aldean kokatuta dago eta bi fase bereizten dira bere baitan, A Fasea eta B Fasea.

Hirugarren sektorea

Zerbitzuek biztanleria aktiboaren % 38 hartzen dute. Bermeok Bizkaiko edozein udalerrik dituen zerbitzuak ditu, baina barnealdeko udalerrietatik aldenduta egoteak beste herriengan eragitea galarazi dio, eta, batzuetan, beste herri batzuen eragina izaten du. Aipatzekoa da, hala ere, arrantzaleen eta ontzi-jabeen arrantzaren inguruko espezializazioa eta herriak dituen finantza entitate, gestoretza eta aseguru zerbitzuak.

Portua

Artikulu nagusia: «Bermeoko portua»
Artikulu nagusia: «Bermeoko kirol-portua»

Bermeok portu modura garrantzia Erdi Aroan hartu zuen. Garai hartan, arrantza eta komertzioa ziren protagonista. Portua Euskal Autonomi Erkidegoan garrantzitsuenetarikoa da, baxurako arrantza portu nagusia ere badela.

Bermeoko kirol-portua

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak egindako inbertsioei esker, merkantzia jarduera berreskuratu du. Gainera, 2006. urtetik kirol-portua ere badu. Aipatzekoak dira merkataritza eta industria kaiak.

Datuak

Kirol portua

Portuko sarrera:

  • Zabalera: 90 metro
  • Sakonera: 6 metro
  • Norabidea: Ekialde-ipar-ekialde

XIXILI KAIA

  • Kaia: 140 metro
  • Ur sakonera: 6 metro
  • Kaiaren azalera: 3.100 m2

ERROXAPE KAIA

  • Kaia: 520 metro
  • Ur sakonera: 6 metro
  • Kaiaren azalera: 60.000 m2
  • Estalitako biltegiak: 12.000 m2

Zerbitzuak

Merkataritza portua
  • Ontziolak
  • Portu-trenbidea
  • Ainguralekuak.
  • Garabiak (12 tonakoak)
  • Konpontze tailerrak, aroztegiak
  • Ur hornitzaileak.
  • Erregai hornitzaileak: gasolioa
  • Elektrizitate hornitzaileak
  • Baskulak: 3 (40 eta 60 tonakoak)
  • Erabilitako olio bilketa
  • PORTUKO BULEGOA: Matxikorta kaia.
  • ITSAS KAPITAINTZA: Erroxape kaia.
  • BERMEOKO LEBAZALIEK y MENDIETA U.T.E: Fraile leku kalea 1.
  • ITSASOKO ETXEA (Itsasoko Gizarte Institutua): Arrantzaleen kofradia kalea 1.
  • Gurutze Gorria (ITSAS SALBAMENDUA): Matxikorta kaia.
  • BERMEOKO HERRI BABESA: Atalde kalea z/g

Horrez gain, portuan "San Pedro" arrantzaleen kofradia, izotz fabrikak, izozte fabrikak eta arrain haztegiak daude, besteak beste.

Demografia

1960ko hamarkadako industrializazioaren ondorioz, biztanleria handitu egin zen, nahiz eta aldaketa ez izan Bizkaiko beste herri batzuetan bezain handia. 1980ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak biztanleriaren gutxitzea eragin zuen. 2000. urtetik aurrera populazioa egonkortu egin da.

Biztanleriaren bilakaera

Bermeoko biztanleria

Eta azken urteetakoa:

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE [9])
200120022003200420052006200720082009201020112012
16.90716.92416.90616.90116.93216.90917.42916.94016.93717.02617.07817.144

Politika

Artikulu nagusia: «Bermeoko politika»

Udal hauteskundeak

2011ko hauteskundeetan bi alderdik soilik (Bilduk eta EAJk) eskuratu bazuten ordezkaritza, 2015ekoetan boto galera nabarmena izan zuten biek, eta bi herri plataformak lortu zituzten zinegotziak: Guzan eta Izartu Bermeo.

2019ko hauteskundeetan, berriz, Eusko Alderdi Jeltzalea aise gailendu zitzaien gainerako alderdiei, eta EAJko Aritz Abaroa hautatu zuten alkate.

Bermeoko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
7 / 17
3.064 (% 36,13)
9 / 17
4.223 (% 48,42)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 17
3.225 (% 38,03)
5 / 17
2.501 (% 28,68)
Guzan
2 / 17
1.151 (% 13,57)
3 / 17
1.715 (% 19,67)
Izartu Bermeo
1 / 17
760 (% 8,96)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Luis Bilbao Madariaga 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier Zabala Alboniga, Ramon Bilbao Uriarte 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasuna
Jose Maria Ormaetxea Larandagoitia 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Juan Karlos Goienetxea Beitia 1991 2007 Eusko Alkartasuna
Xabier Legarreta Gabilondo 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Idurre Bideguren Gabantxo 2011 2019 Euskal Herria Bildu
Aritz Abaroa Cantuariense 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioak

Bermeok Mungiarekin (18 km) bat egiten du errepidearen bitartez, eta Gernika-Lumorekin (14 km) BI-2235 errepidearen bitartez. errepidea ere badu, Bakiorekin (12 km) bat egiteko. Bilborekin (33 km) komunikatuta dago eta BI-2235 errepideen bitartez, azken honek autobidearekin bat egiten duelarik. errepideko zati nagusia autobidez osatuta dago, Sollube mendiaren zatia izan ezik. Zati hau autobide bihurtzeko eta errepide osoa autobidez osatuta egoteko Bizkaiko Foru Aldundiak tunel bat eraikitzeko proiektua aurreikusita dauka, nahiz eta proiektua etengabean atzeratzen den. Horrez gain, Bermeoko sahiesbideak errepidea eta BI-2235 errepideak elkar lotzen ditu herriko hegoaldetik. [10]

ERREPIDEAK

  • Bermeo - Bilbo
  • BI-2235 Bermeo - Gernika
  • Bermeo - Bakio
Bermeoko tren geltokia

Horrez gain, Bermeok autobus, tren, taxi eta hiri-autobus zerbitzuak ere baditu.

Bizkaibus

Bizkaibusek honako helmugak dituzten autobus lineak eskaintzen ditu:

  • A 3527 Bermeo - Mungia - Bilbo (Autobiatik [Betiko hautsitako esteka]) (Astelehenetik ostiralera 6:50etik 21:50era ordu erdiro / larunbatetan 6:50etik 21:50era orduro, igande eta jaiegunetan 9:50etik 20:50era bi ordurik behin)
  • A 3515 Bermeo - Gernika - Zornotza - Bilbo BI-2235 (Astelehenetik ostiralera 6:30etik 22:00etara ordu erdiro / larunbat, igande eta jaiegunetan 6:30etik 22:30era orduro)
    • A 3528 Bermeo - Mungia - Derio - Loiu - Sondika - Erandio - UPV/EHU (Astelehenetik ostiralera 6:40an, 7:40an, 8:40an, 9:40an, 12.40an eta 13:40an / asteburu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik)
    • A 3524 Bermeo - Bakio (Astelehenetik ostiralera 7:15etik 19:15era bi ordurik behin / asteburu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik)
    • A 3517 Bermeo - Bakio - Mungia - Derio - Loiu - Sondika - Erandio - Bilbao / (Astelehenetik Igandera 7:30 a 20:30 orduro udako hilabeteetan {ekaina, uztaila, abuztua, iraila})
    Bermibus hiri-autobusa

    Euskotren

    Sakontzeko, irakurri: «Bermeoko geltokia»

    Euskotrenek Bermeoko geltokian zenbait trenbide sare eskaintzen ditu herria Bilborekin eta bidean dauden herriekin lotzen dutenak eta tren aldaketa eginez, berriz, Bizkaiko ekialdeko herriekin eta Gipuzkoarekin zerbitzua ematen dutenak.

    • Bermeo - Bilbo. (Astelehenetik ostiralera 6:18tik 20:48ra ordu erdiro eta 21:35ean eta 22:35ean / larunbat, igande eta jaiegunetan 7:43tik 21:43ra orduro)
    • Bermeo - Gernika - Zornotza (Larunbatetan gaueko zerbitzua 23:39an, 1:18an, 3:18an eta 5:18an)
    • Bermeo - Gernika. (Larunbatetan gaueko zerbitzua 22:43an eta 7:43an)

    Taxiak

    Taxi geraleku bat dago Lamera parkean. Geralekuak abisuak jasotzeko telefonoa du.

    Bermibusa

    Artikulu nagusia: «Bermibusa»

    Herriko zenbait leku lotzen dituen herri-autobusa da. Goizez eta arratsaldez dabil, astelehenetik ostiralera.

    Zerbitzuak

    Osasuna

    • Bermeoko osasun zentroa (anbulatorioa)
    • Medikuntza orokorra
    • Pediatria
    • Analisi klinikoak
    • Ginekologia
    • Emagina
    • Erizaintza
    • Arreta Iraunkorreko Gunea AIG (24 ordu)
    • Itsasoko Gurutze Gorria (anbulantziak)
    • Bermeoko Ospitalea: ospitale psikiatrikoa
    • Osasun Mentalerako Zentroa
    • Ormabarrieta eguneko zentroa
    • Bermeoko Medikuntza Zentroa - Igualatorioa (IMQ)
    • Medikuntza Zentroa - Osasun Bulegoa

    Hezkuntza

    Udal liburutegia

    Nahitaezko hezkuntza eta batxilergoak

    • San Frantzisko herri ikastetxea
    • Sagrado Corazón ikastetxea (Karmeldarrak)
    • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
    • D eredua
    • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
    • D eredua
    • Ignacio Arozena - Benito Barrueta institutua
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (D eredua)
    Batxilergoak
    • Giza eta Gizarte Zientziak (A eta D ereduak)
    • Natur eta Osasun Zientziak (D eredua)
    • Teknologi Zientziak (D eredua)
    Erdi Mailako prestakuntza zikloak
    • Administrazio Kudeaketa (D eredua), Kontsumoko Produktu Elektronikoak (D eredua)

    Haur Eskolak

    • Haurreskola

    Lanbide Heziketa

    • Itsas institutua (A eredua)
    • Lanbide Hastapena (Soldadura - Ostalaritza - Mekanika)

    Bestelakoak

    • Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)
    • Helduen Heziketa Iraunkorra(HHI)
    • Alfabetatzea, bigarren mailako graduatua, 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako prestakuntza, lantegiak.
    • Jose Antonio Egia udal musika eskola
    • Klarinetea, saxofoia, txirula, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, txistua, silbotea, atabala, biolina, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, trikitia, panderoa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria.

    Kirola

    • Areneko Udal Kiroldegia
    • Frontoi laburra, igerilekuak, gimnasioa, aerobik gimnasioa, fitness gimnasioa, gimnasioa (Arkuzko tiroa), gimnasioa (Arte martzialak), 2 squash jokaleku, boleibol, eskubaloi, saskibaloi eta areto-futbolerako jokalekua, dantza pista, eskalada hormak, eta abar.
    • Kick boxing, boxeo, aerobik, spinning, igeriketa, kardiobox, pilates eta abarren klaseak ematen dira.
    • Kiroldegiak kafetegi bat ere badu.
    • Zelai Nagusia: Azalera 10.000 m², Eraikitako eremua 6.500 m², Belar naturala, argiteria, gradak, aldagelak eta dutxak.
    • Jesús Begoña Arroita "Penta" Zelaia: Luzera 55 m, Zabalera 30 m, Eraikitako eremua 1.650 m², Belar sintetikoa, argiteria.
    • Zelai txikia.
    • Saskibaloi zelaia.
    • Kafetegia - Jatetxea
    • Datuak: Luzera 48.5 m, Zabalera 13 m, Guztira 630.5 m.
    • Estalita, argiteria, gradak, aldagelak eta dutxak.
    • Kafetegia.
    • Udal Frontoia
    • Estalita, argiteriarekin.
    • Ikasbide teknikorako jauslekua, gimnasioa, biltegia, batelen konponketarako tailerra, batzar gela.
    • Aldagelak eta dutxak.
    • Udal Probalekuak
    • Datuak: Luzera 15 m, Zabalera 4 m, Guztira 60 m².
    • Karrajua.

    Kultura

    • Gizarte eta Kultura Etxea
    • "Nestor Basterretxea" Aretoa
    • Antzerkia, hitzaldiak, batzarrak, etab.
    • Zine Aretoa.
    • Erakusketa Aretoa.
    • Joxe Migel Barandiaran udal liburutegia
    • Euskadiko Liburutegien Sare Nazionalari atxikituta.
    • Gazteentzako Informazio Zerbitzua (GIZ)
    • Sexu Aholkularitza Zerbitzua (Bermesex)
    • Gaztelekua
    • 12 eta 18 urte bitartekoentzako aisialdi zentroa.
    • Ludoteka
    • 6 eta 12 urte bitartekoentzako aisialdi zentroa.
    • Udal Artxiboa

    Kultura

    Euskara

    Tokiko euskaran, herriaren izena Bermio ahoskatzen da.

    Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko euskalkia[13], tarteko bizkaieraren parte den Busturialdeko euskara[14][15]. Euskal hiztunen ehunekoa handia da (% 72,7), baina erabilerak jaitsiera nabarmena jasan du, 2006ko % 60,3tik 2012ko % 36ra. Jaitsiera adin tarte guztietako herritarren artean jazo da. Izan ere, adintsuen %59,8 k eta umeen % 42,4k erabiltzen dute; gazteetan eta helduetan, berriz, % 19,1ek eta % 29,5ek, hurrenez hurren. Adintsuen artean soilik erabiltzen du gehiengoak.[16]

    2016. urteko euskararen erabileraren gaineko datuei erreparatuz, erabilerak 3 puntuko atzerakada izan duela ikus daiteke. Azken datu horien arabera, biztanleen %33,6k egiten du euskaraz. Horietatik %52 adinekoak dira, %36,3 umeak, %27,8 helduak eta %14,8 gazteak. [17]

    Herria UEMA udalerri euskaldunen mankomunitatean sartuta egon zen, eta lau urtez bertatik kanpo gelditu zen. Dena den, 2011ko irailaren 2an jakinarazi zen berriro sartuko zela mankomunitatean.[18] Gainera, urte berean, Bermeoko Udala Bizkaiko lehena izan zen Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak ematen duten "Bikain" ziurtagiriko urrezko maila jasotzen, administrazioaren hizkuntza normalkuntzan lortutako emaitzengatik.[19]

    Elbira Zipìtria irakasle berritzailea (1906-1982) Bermeoko goiko lurretan mendebaldean dagoen Muñoa auzoan lurperatu zuten. Elbira asko joaten zen Mañura eta bisita bakoitzean familia baten baserrian egiten zuen egonaldia. Halaxe ezagutu zuen amama Eskolastika. Emakume horrek asko omen zekien Euskal Herriaz eta kondairez, eta Zipitriak adi-adi entzuten zituen bere istorioak. Orduak eta orduak ematen zituzten elkarrekin hizketan mitologiaz, kondairez, bitxikeriez. Oso emakume jakintsua zen, ‘Bizkaiko amama’ deitzen zioten, eta 106 urterekin hil zen. Izugarri maite zuten elkar eta, hil aurretik, Zipitriak lagun minei argi utzi zien bere borondatea: Mañun izan nahi zuela hilobiratua, amama Eskolastikaren ondoan.[20][21]

    Jaiak eta ekitaldi nagusiak

    Izaro uhartea eta Ogoño lurmuturra uhinurrategitik ikusita

    Urtean zehar, jaiez gain, kultur zein kirol ekintza aipagarriak egiten dira (kasu batzuetan datak ez dira zehatzak):

    Kultura agenda

    Urtarrilean:

    Otsailean:

    • Aratusteak (Aratuste asteartea)

    Martxoan:

    • Itsas gudari eguna (1.astean). Bermeoko EAk antolatuta.
    • Aste Santuko prozesioak (Aste Santuko barikuan)
    • Emakumeen Eguna

    Apirilean:

    Maiatzean:

    • ARRAIN AZOKA (Hileko azken aurreko asteburuan normalean)

    Ekainean:

    • Eliza eta ermiten arteko martxa (sollube707 mendi taldeak antolatua)
    • "Magurios" moto topaketa (Izaro Bikers taldeak antolatuta)
    • San Juan Gaua (ekainak 23)
    • SAN JUAN EGUNA (ekainak 24): Gaztelugatxeko Doniene baselizarako erromeria.

    Uztailean:

    • Jazzber jaialdia (1. astean): Getxoko jazz lehiaketaren musika taldeak barne.
    • HIESari buruzko topaketak (1-2. astean): Txo Hiesa taldeak antolatuta.
    • Gorefest (2. astean): Gore estiloko film laburrak.
    • Aritzatxu Rock Free: rock jaialdia. 2011-ean azken jaialdia izango zela iragarri zuten antolatzaileek.
    • Nazioarteko Folklore jaialdia (uztailaren erdian): Alkartasun dantza taldeak antolatua.
    • Madalen bezpera (uztailak 21)
    • MADALEN EGUNA (uztailak 22): itsas erromeria, Bermeo-Elantxobe-Mundaka-Bermeo artean.
    • Biking Maratoia (uztaileko larunbat batean): bizikleta estatikoen maratoia, portuan.

    Abuztuan:

    • Nazioarteko Musika Astea
    • 1912ko galernaren omenezko ekitaldia (Abuztuak 12)
    • San Roke eguna (abuztuak 16): Tala auzoan jai giroa.

    Irailean:

    • Atalde kaleko jaiak: "Izarrako jaiak"
    • Skate Or Due: Skate jaialdia (1. astean)
    • BERMEOKO JAIAK, Andra Mariak edo Andramaidxek (irailaren 7tik 16ra)

    Jai hauen baitan hainbat ekintza daude: estropadak, sukalki eguna, herri kirolak, kontzertuak, antzerkiak, danborradak, jaitsierak, azokak, play back txapelketak, su artifizialak eta ikuskizun bereziak, besteak beste.

    • Bezpera eguna (irailak 7): txupinazoa eta mozorro jaitsiera Almika auzotik.
    • Andra Mari eguna (irailak 8): umeen danborrada eta esku pilota partida nagusiak.
    • Arrantzale eguna (irailak 9)
    • Andra Mari Hirugarrena (irailak 10)
    • Santa Eufemia eguna (Irailak 16): baserri giroko azoka Bermeoko Andra Mari jaietako azken egunean.

    (Jaiak irauten duten asteko larunbatean Sukalki txapelketa antolatzen da Tala Auzoan)

    • Estropadak "Bermeo Hiriko Ikurriña" (Jaiak bukatu eta geroko larunbatean)

    Urrian:

    • BERMISTORIAN - ERDI AROKO AZOKA ( 3. edo 4. astean): Erdi Aroko azoka eta Bermeoren historiarekin lotutako ekintzak.

    Azaroan:

    • San Martin azoka (San Martin egunaren asteko igandean): Txerriaren hilketa ospatzeko egindako baserriko produktuen azoka da. Odoloste Txapelketa ere egiten da.

    Abenduan:

    Erdi Aroko azoka

    Azoka eta merkatuak

    • Arrain Azoka

    Arrain Azoka maiatzeko 3. asteburuan antolatzen da. Hiru egun (ostirala, larunbata eta igandea) irauten duen azoka da, eta bertan, arrantza sektoreko enpresek euren produktuak ikusgai eta salgai jartzen dituzte. Azokak bisitari ugari erakartzen du (urtero 100.000 lagun inguru) eta probintzia osoan nahiko ezaguna da. Azokak irauten duen asteburuan zehar hainbat ekintza antolatzen dira, hala nola, arrain-kontserba lantegietara bisita gidatuak, arrantzaleen kofradia zaharrean arrain salmenta nola egiten den erakusten da, haurrentzat jolas eta tailerrak antolatzen dira eta arrain mota desberdinak dastatzeko karpa bat zabaltzen da. Azoka honen baitan Hegaluze Saria ematen zaio herritarrek aukeratzen duten Bermeoko erakunde edo pertsona bati, Bermeoko izena ezagutzera emateagatik.

    • Santa Eufemiako nekazaritza azoka

    Azoka hau urtero irailaren 16an antolatzen da, herriko jaietako azken eguna izanik, Santa Eufemia eguna hain zuzen. Azoka honetan euskal baserrietan landutako produktuak eskaintzen dira, gaztak, Bizkaiko txakolina, lekaleak, pastel eta tartak, barazkiak eta frutak esate baterako. Horrez gain, eskuz landutako produktuak ere eskaintzen dira.

    • Erdi Aroko azoka (Bermistorian)

    Urriko azkenaurreko asteburuan edota azken-hereneko asteburuan antolatzen da eta bertan Bermeoko historiari lotutako zenbait ekintza antolatzen dira. Azokako postuetan hestebete desberdinak, pastel, tarta zein pasta desberdinak dasta daitezke eta eskuz egindako artikulu desberdinak aurki daitezke.

    • Merkatua

    Astero, martitzenetan, Atalde kalean ipinitako postuek oinetako, arropa, gozoki, fruta, barazki, musika edota etxeko tresneria eskaintzen dituzte.

    • Udal Azoka

    Azoka honek, urte guztian zehar mota desberdinetako produktuak eskaintzen ditu eta harategiek, urdaitegiek, arrandegiek, lora-dendek, fruitategiek, arraultza-dendek, osagarri dendek, loteria administrazioak, ileapaindegiak eta kafetegiak osatzen dute.

    Kirola

    Urdaibai Arraun osatzen duten arraunketa taldeetariko bat Bermeokoa da, eta zaletasun handia dago herrian.

    Bestalde,bola-jokoaren aldaera bereizia jokatu izan zen Bermeon, galdu arte baserri-auzoetan gorde izan zena.

    Pilotan, Artza Pilota Elkartea da esku pilota sustatzen ari den taldea.

    Futbolean, Bermeo Kluba da herriko talde nagusia.

    Hedabideak

    Herriko irratia zen. Albistegiak, musika saioak, zorion-agur saioak eta lehiaketak antolatzen zituen.
    Eskualdeko telebista katea. Eskualdeko albisteak, zorion-agurretarako saioak, magazinak, dokumentalak, eta abar eskaintzen ditu.
    Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak biltzen dituen egunkaria.

    Ondasun nabarmenak

    Leku interesgarriak

    Doniene baseliza, Gaztelugatxeren gainean

    Bakiorako errepidetik heltzen da Gaztelugatxera; Bermeotik joanez gero, Matxitxako igaro ondoren. Gaztelugatxe, lurrera zubi baten bitartez lotuta dagoen uhartea da. XIV. mendean gaztelu bat egon zen haren gainean; gaur egun, Gaztelugatxeko Doniene edo San Joan Gaztelugatxekoa deritzon ermita dago, San Joan (Done Ibane) santuari eskainitako santutegia. Uhartearen ekialdea da Bermeokoa; mendebaldea, berriz, Bakiokoa da.

    Urtero, ekainaren 24an, Bermeotik eta Donienerainoko erromeria ospatu ohi da, hainbat lekutatik etorritako erromesen parte hartzearekin. Abuztuaren 29an santuaren omenezko meza ospatzen da, San Joan Lepamoztuaren egunean eta Bermeoko udalak uhartearen jabetza berresten du. Abenduaren 31n ere meza ospatzen da, urte berria agurtzeko.

    Gaztelugatxe Euskal Herriko leku turistiko aipagarrienetakoa da, urtero milaka bisitari izaten dituena. Gainera, inguru hori guztia babestutako erreserba da.

    Aketx uhartea

    Matxitxako lurmuturrean izen bereko itsasargia dago; edo, zehazkiago, bi itsasargi: itsasargi zaharra, gaur egun erabilerarik ez duena, eta berria, lanean dabilena. Lekuak Bizkaiko kostaldearen ikuspegi paregabea eskaintzen du eta itsas ugaztunak ere ikus daitezke bertatik.

    Gaztelugatxeren ipar-ekialdean dagoen uhartea da. Akatz izenaz ere ezaguna da.[22] Landaredi urria du, eta txorien bizileku da. Hara igotzea zaila gertatzen da.

    Izaro Urdaibaiko natura erreserbaren atea dugu. Uharteko alde garaian frantziskotarren komentu bat egon zen XIII. mendera arte. Bizkaiko Jaunek berebiziko debozioa zioten Izaroko komentuari. Henrike IV.a (1457), Fernando Katolikoa (1476) eta haren emazte Elisabet Katolikoa (1483) joan ziren uhartera. Guztiek mesede eta opariak eman zizkioten komentuari.

    Izaron zeuden fraideak uhartean bertan hartzen zituzten frutekin elikatzen ziren. Frantziskotarrek laguntza ematen zieten arrantzaleei seinaleak ipinita edo suak piztuta, beraz, harreman onak zituzten euren artean. Une latzetan, fraideek zapi zuria jartzen zuten kanpai-horman, bermeotarrak laguntzera etor zitezen.

    Sasoiko itsas lapurren erasoren bat jaso ondoren, uhartea betiko utzi eta Forura joan ziren 1719an. Komentua bota eta Maria Magdalenari eskainitako baseliza eraiki zuten bertan. Horren aztarnak ikusten dira oraindik, baita komentuarenak eta Elisabet Katolikoak eginarazi zituen eskailerenak ere. Gaur egun, Urdaibaiko itsasadarrarekin batera babestutako leku ekologikoa da, bertan hegazti ugarik beren kumeak izaten dituzte.

    • Alde Zaharra

    Kolore askotako arrantzale-etxez osatuta dago.

    Aritzatxu tamaina txikiko hondartza da, udaberrian edo udan eguzkitan egoteko edo bere ur garbietan bainu bat hartzeko aproposa. Sorospen zerbitzua, komunak, hondartzaina eta taberna dauzka. Bizkaiko hondartzen erabiltzaileen iritziz, Bizkaiko hondartza onena da, 4,6 puntu eman baitzizkioten, gehienez 5 puntu zituen eskala batean, 2011. urtean.[23]

    Harri-bolez osatutako 5 km luzedun hondartza da. Ez du sorospen zerbitzurik. Hondartza bereziki ona da urpekaritzan aritzeko.

    Eraikinak

    Erdi Aroan Bermeo defendatzen zuten 30 dorreetariko bat zen, eta gaur egun zutik dirauen bakarra da. XV. mende amaieran eraiki zen eta Portu Zaharraren gainean estrategikoki kokatuta dago. Dorretxea da, eta Ertzillatarren etxebizitza izan zen. Etxe horretako pertsonaia famatuak dira Fortun Gartzia de Ertzilla eta La Araucana poema epikoaren idazle Alonso Ertzilla Zuñiga.

    Mendeetan zehar, etxebizitzak funtzio ezberdinak bete izan ditu, bere betebehar militarraz gain: lonja moduan erabili zen, arrantzaleen etxea ere izan zen eta arrain biltegi izatera ere heldu zen. 1948. urtean fatxada berritu zuten, eta lan haietan arku gotikoak eta gezi-leihoak aurkitu zizkioten. Gainera, Arrantzaleen Museo bihurtu zuten. 1984an eta 1985ean berrikuntza gehiago egin zizkioten fatxadan, eta harlandua aldatu zioten.

    Severino Atxukarrok eraiki zuen, 1894an. 1983an, berriz, erori egin zen uholde batzuen ondorioz. Berreraikia izan zen eta harrez gero, eklektizismoaren barruan sartzen den obra dugu. Lamera parkean dago. Eraikinaren alde desberdinak zeregin askotarako erabiltzen dira. Alde batean erakustoki eta hitzaldi zein zinema aretoa den Nestor Basterretxea aretoa dago. Eraikinaren erdialdeko espazioa, berriz, jatetxe batek hartzen du. Eraikinaren beste aldean, "irlandar estilo"ko taberna bat eta kafetegi bat daude.

    Sabino Arana Goiri enparantzan kokatua, 1732an eraiki zuen Domingo Kafrangak.Hasieran bi solairu zituen, soilik, baina XX.mendean hirugarren solairua altxatu zen. Haren fatxadan bi eguzki erloju daude, eta monumentu historiko artistikoa da.

    Euskal Herriko arkitektura arrazionalistaren aleetako bat. Itsasontzi itxura dauka, eta 1995ean monumentu historiko artistiko izendatu zuten.

    Estilo modernistako eraikina da, eta Pedro Ispizuak eraiki zuen.

    Elizak eta monumentuak

    San Frantzisko komentua 1357ko urtarrilaren 30etik darama harresitik kanpo. Komentua eliza gotiko batek, klaustro batek eta etxebizitza batek osatzen dute. Urte batzuk geroago, garaiko aita santuak komentua itxi nahi izan zuen baina ez zuen lortu.

    Eliza: Elizak laukizuzen itxura du, eta 12 metro zabal, 48 metro luze eta 21 metro garai da. XVI. mendeko nabe gotiko bakarra du. Nabeak zazpi tarte ditu gurutze-gangez osatuak, eta hainbat kapera ere baditu. Haren erretaula barrokoa da. Abesbatzaren lekuan (koruan) 1914ko organoa eta dimentsio txikiko arrosetoia daude. XIX. mendean ingelesek erre zuten, eta berreraiki egin behar izan zen.

    Klaustroa: Lekurik aipagarriena da eta 14 x 14 metroko lauki batek osatzen du. Eliza baino zaharragoa, elementurik zaharrena da eta politena ere bai. Edena irudikatzen duen lorategia arkupe ojibal batez dago inguratuta. Gangak izan beharrean, goiko solairuak sostengatzen dituzten egurrezko xaflak besterik ez du. Mendeetan zehar, etxebizitzak eraldaketa ugari izan ditu kuartela, eskola nautikoa, epaitegia... izan dela, bertan merkatua ere egin izan da. Orain dela urte batzuk, udalak erosi eta eraberritu egin zuen. Bertan katekesi klaseak ere ematen dira gaur egun, goiko pisuan elizgizonentzako zaharren egoitza dagoen bitartean.

    Santa Maria eliza

    Santa Eufemia eliza portuaren ondoan kokatutako eliza da, herriko eliza zaharrena eta garrantzitsuena. Izan ere, antzina erregeek horrarteko bidaia egiten zuten zin egiteko, zin-eliza izatea dugu, beraz, bere garrantziaren erakusle nagusia. XIII. mendekoa da, ematen du herria sortu zenekoa dela. 26 metro luze, 12 metro zabal eta 20 metro luze da. XVIII. mendeko dorre barrokoa eta erretaula neogotikoa ditu. Haren altzarien artean Mendozatarren hilobia da esanguratsuena. Herriak izandako suteen ondorioz, gaur egun dagoen eraikina XV. mendekoa da, aurretik zegoen eliza erromaniko baten gainean eraikia. Horri portiko bat erantsi zitzaion, baina 2000. urtean bota egin zuten elizak bere betiko itxura gorde zezan, hots, portikorik gabekoa.

    Bermeoko eliza berriena da, XIX. mende erdialdean Silvestre Perez arkitektoak eraikia.

    Eliza hau Talako Santa Maria eliza bota egin behar izan zutelako eraiki zen, haren egoera kaxkarra zelako, eta Bermeoko fededun kopuru handia hartzeko beste bi elizak ez zirelako nahikorik. Obrak 1823an hasi ziren eta 1858an bukatu baziren ere, ez zuten inauguratu 1866. urtera arte. Hala eta guztiz, estrainekoan bukatu gabe zegoen bai kanpotik bai barrutik. Dorrea esate baterako, 1899an bukatu zuten.

    Eraikina neoklasikoa da, bi dorre dituena albo bietan, eskumakoan kapandorrea du baina bigarrena eraiki barik gelditu zen. Portikora zutabe erreskada bat igaroz sartzen da. Eraikin honek erromatar edo greziar tenplu baten antza handiagoa du, eliza katoliko batena baino. Gurutze greko baten itxura du eta erdialdean kupula oktogonala dago. Sarreran bi kapera daude albo banatan eta kupula sostengatzen duten zutabeen artean lau erretaula ditugu.

    • Talako Andra Mari eliza

    1310. urtean eraiki zen eta XVIII. mendean bota zuten, bere egoera txarra zela eta. Gaur egun ospitale psikiatrikoa dagoen lekuan egon zen eraikita, antzinako harresietatik at. XIII. mendean, etengabeko hazkundean ari zen herriarentzat Santa Eufemia eliza txiki gelditu zen eta berau baino handiagoa izango zen Talako Andra Mari eliza eraiki zuten. Tamaina handiko eliza zen, hiru nabe eta fatxadan bi dorre zituena, baita 13 aldare eta hainbat kapera ere. Eraikina eraitsi zutenean bere barnean zituen altxorrak Santa Eufemia elizara eraman zituzten.

    XVII. mendeko baleontzi baten birsortzea da eta Artza kaian dago kokatuta. Baleontzia bisitatzeko bisita gidatuak daude.

    XIV. mendean, Bermeoren osperik handieneko garaian, harresia ipini zuten herriaren inguruan, defentsarako. Harresiak zazpi ate zituen, baina gaur egun Doniene ateak edo San Juan portalea deritzonak baino ez dirau. Honen izena Gaztelugatxera zeraman bidea hemendik hastetik dator. Oso deigarriak dira harresiaren zabalera eta egitura.

    Bestelakoak

    "Itzulera" eskultura

    Bermeon badira hiribilduan garrantzitsuak izan diren arrantzaleak, baserritarrak eta bestelako pertsonaiak omentzeko zenbait eskultura:

    "Badatoz", arrantzaleen familien omenezko irudia.
    • Itzulera: Herriko arrantzaleei eskainitako eskultura da eta Farol Berdea kaian dago kokatuta.
    • Benito Barruetaren omenez: Benito Barrueta margolari bermeotarrari eskainitako monumentua da, Talan dago.
    • Badatoz: 1912ko abuztuaren 12an izandako galernari begira dagoen familia baten irudikapena da. Torrontero enparantzan dago kokatuta.
    • Baserritarrak: Baserritarrek bere produktuak saltzeko herrira egiten zituzten bisiten omenezko bi figurek osatzen dute. Eurei eskainita daude eta euren lana omentzeko egina dago. Taraska enparantzan dago.
    • Matxitxakoko Guda: Doniene inguruan eraikitako eskultura da.
    • Olatua: Nestor Basterretxea artistaren lana, Bermeoko herriari eta bertako bizilagunei eskainita dago. Portu Zaharrean kokatzen da.
    • Xixili: Herriko lamia famatuaren irudia da. Haren izena daraman kaian kokatzen da, Bermeoko portuari sarrera ematen dion kaian hain zuzen.
    • Arrain saltzaileak: Arrain saltzaileek egiten zuten lanaren omenezko eskulturak dira. Doniene atearen inguruan daude.
    • Azken olatua, azken arnasa: Portu Zaharrean kokatutako Enrike Zubiaren eskultura dugu.
    • Alonso Ertzillaren eskultura: Alonso Ertzillari eskainitako bustoa da. Alontso Ertzillak idatzi zuen La Araucana poema epikoa, eta haren gurasoak Bermeokoak ziren.
    • Euskal kosmogonia: Nestor Basterretxea artistaren eskultura sorta da. Lamera parkean dago.

    Argazki galeria

    Bermeotar ospetsuak

    Erreferentziak

    1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
    2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
    3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
    4. Bermeoren mugakideak erakusten dituen mapa. Google maps (Bermeo).
    5. «Balio klimatologiko normalak: Bilbao Aeropuerto», Espainiako Meteorologia Agentzia. Eskuratze data: 2011-06-22.
    6. , Armarria, 2011-08-05
    7. [Bermeoko Jaietako Gida 2009], El Escudo Heráldico de Bermeo, 2011-09-29
    8. Jesús L. ORTEGA: «Una isla de metal frente a Bermeo», El Correo, 2009-02-27.
    9. (Gaztelaniaz) Biztanleriaren datuak Espainiako INEren webgunean 2015/07/01ean kontsultatua
    10. Bizkaiko Foru Aldundia: , Plan de Accesibilidad Sostenible, 2011-08-29
    11. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
    12. «Bermeon euskaraz beti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
    13. zital. (2021-12-22). Bermiotarra - Berbak eta esamoldiek. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
    14. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
    15. «Bermeo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
    16. , Bermeoko Hitza, 2012-07-12.
    17. 2017-03-19
    18. «Bermeok atzera bota du Uema uzteko erabakia, eta ordezkariak izendatu ditu», Berria, 2011-09-02.
    19. «Bermeo, primer pueblo de Bizkaia en tener certificado "Bikain de Oro"», Deia, 2011-11-24.
    20. Larretxea, Oihane. (2022-12-25). «Elbira Zipitriak andereño ugari formatu zituen frankismoan, ezkutuan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
    21. «Elbira Zipitria Mañun dago lurperatuta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
    22. Euskaltzaindiak onartutako ponte izenen zerrendan hauxe ageri da: «Aketx, Gaztelugatxe ondoko Bermeoko uhartea». Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Bizkaiko maparen 2009ko eta 2005eko edizioetan ere Aketx ageri da.
    23. Aitziber ATXUTEGI: «Ereaga y Aritzatxu, las mejores playas», Deia, 2011-10-04.

    Kanpo estekak

    Turismo enpresak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.