Berlingo Dekretua

Berlingo Dekretua 1806ko azaroaren 21ean, Napoleon Bonapartek ezarri zuen Frantziak Jenan Prusian irabazi ondoren. Dekretu horrekin Napoleonen helburua Ingalaterrak kontinentean zituen merkataritza-harremanak erabat deuseztatzea zen. Horren ondorioz sorturiko ekonomia-krisiak bake bidean jarri zuen ezinbestean Ingalaterra. 1806ko azaroaren 21ean galarazi ziren Britainia Uharteetako merkataritza-harreman guztiak.[1] [2]

Dekretuaren edukiak

Berlingo dekretua bereziki ezaguna da Erresuma Batuaren aurkako Blocus Continental ezartzen zuelako ofizialki.

Hauek ziren eduki nagusiak:

  • Erresuma Batuarekinko komertzio guztia debekatuta gelditzen zen.
  • Kontinenteko ondasun britainiarrak konfiskatu egiten ziren.
  • Erresuma Batuko korrespondentzia guztiak suntsitzen ziren.
  • Frantzian edo Inperioan zegoen britainiar oro gerra preso bihurtzen zen.
  • Portu britainiar batean ainguratu zen edozein itsasontzi "sasoi onean" zegoen.

Dekretuaren testua

1.orria
2. eta 3. orria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.