Berlin Express
Berlin Express (euskaraz Berlingo Espresoa), 1948ko Jacques Tourneur frantziar-estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Merle Oberon, Robert Ryan eta Charles Korvin aktoreek antzeztu zuten.
Berlin Express | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Berlin Express |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Antzezlea(k) | |
Merle Oberon Robert Ryan Charles Korvin (en) Paul Lukas Reinhold Schünzel (en) Robert Coote Fritz Kortner Otto Waldis (en) Charles McGraw Michael Harvey (en) Richard Powers (en) Rory Mallinson Christian Simon (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bert Granet (en) |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Sherman Todd (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Albert S. D'Agostino (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Friedrich Hollaender |
Argazki-zuzendaria | Lucien Ballard |
Jantzi-diseinatzailea | Orry-Kelly (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentua
1945, Alemania, Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, Parisetik Frankfurt hirira doan AEBetako Armadaren tren batean hizkuntza ezberdinetan mintzo diren hainbat herrialdeetako pertsonez osatutako talde bat doa: Lucienne Mirabeau (Merle Oberon) frantziar emakumea, Robert J. Lindley (Robert Ryan) estatubatuar nekazaritza aditua, Bernhardt (Paul Lukas) alemaniar ekintzaile eta bakezalea, Henri Perrot (Charles Korvin) frantziar gizona, James Sterling (Robert Coote) britainiar irakaslea, Maxim Kiroshilov (Roman Toporow) Sobietar Armadako tenientea eta Herr Otto Franzen (Fritz Kortner) alemaniar enpresaburua. Ustekabean kode sekretu bat uso mezulari batean topatua izan eta bidaiari guztiak arriskuan jarriko dituen espioitza trama nahasi bat azaleratu eta militarrak eta zerbitzu sekretuak adi jarriko ditu. Gainera, Alemaniaren Bateratzearen alde lanean dabilen Bernhardt ekintzailea Frankfurt hirira iritsi aurretik eraila agertuko da, hortaz taldekideak elkartu eta hiltzailea atzematen saiatuko dira.
Aktoreak
- Merle Oberon: Lucienne
- Robert Ryan: Robert Lindley
- Charles Korvin: Perrot
- Paul Lukas: Bernhardt doktorea
- Robert Coote: Sterling
- Reinhold Schünzel: Walther
- Roman Toporow: Maxim tenientea
- Peter von Zerneck: Hans Schmidt
- Otto Waldis: Kessler
- Fritz Kortner: Franzen
- Michael Harvey: Barnes sarjentua
- Tom Keene: Maiorra
- Charles McGraw: Johns, USFETko kolonela
- Marle Hayden: Maja, Garun Irakurlea
- Paul Stewart: Narratzailea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)