Bering itsasartea
Bering itsasartea[1] (errusieraz: Берингов пролив, translit.: Beringov proliv; yupikeraz: Imakpik) Ozeano Barea eta Ozeano Artikoa lotzen dituen itsasartea da. Siberia eta Alaskaren artean kokaturik dago. Eskualdea esploratu zuen Vitus Bering daniar itsasgizonaren omenezkoa da izena.
Bering itsasartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Sakonera | 90 m |
Eponimoa | Vitus Bering |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°N 169°W |
Honen parte da | Ozeano Barea Ozeano Artikoa |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Geografia
Bering itsasarteak Alaska (AEB, Ipar Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (Errusia, Asia) banatu, eta Ozeano Artikoa (Txuktxien itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen ditu. 82 kilometroko zabalera du gunerik estuenean, eta batez besteko sakonera 30-50 metro artekoa da. Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia, Errusiakoa, eta Diomedes Txikia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.
Historia
Vitus Beringek, Errusiako armadaren zerbitzuko daniar esploratzaileak, aurkitu zuen 1728an, eta Beringia izeneko eskualdea zeharkatu zuen. James Cookek esploratu zuen 1778an. Robert McClurek Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen 1850ean, eta Adolf Erik Nordenskiöldek Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen 1879an. Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko muga, erabat itxia egon zen.[2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-01-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- Hawksley, Humphrey, La cortina de hielo que aún divide a familias de EE.UU. y Rusia tras el fin de la Guerra Fría, bbc.com